Itsukushima uhartea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Itsukushima uhartea
厳島
Itsukushima santutegia uhartearen itsasertzean.
Itsukushima santutegia uhartearen itsasertzean.
Geografia
Hatsukaichi, Hiroshima.svg
Kokalekua Setoko Barne Itsasoa
Koordenatuak 34°16′32″N 132°18′28″E / 34.27556°N 132.30778°E / 34.27556; 132.30778Koordenatuak: 34°16′32″N 132°18′28″E / 34.27556°N 132.30778°E / 34.27556; 132.30778
Azalera 30.39 km²
Punturik garaiena 535 m
Administrazioa
JaponiaJaponia
Prefetura Hiroshima
Hiria Hatsukaichi
Demografia
Biztanleria 2.000 bizt.
Talde etnikoak Japoniarrak

Itsukushima uhartea (厳島?) edo Miyajima uhartea (宮島?) Setoko Barne Itsasoaren mendebaldean dagoen uhartea da eta Hiroshima prefeturari dagokio. Bereziki ezaguna da UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Itsukushima santutegiarengatik. Honetaz gain Japoniako hiru ikuspegi ederrenen artean dago Amanohashidate eta Matsushimarekin batera.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiroshimako Badian dagoen uharte txikia da, 30'39 km² baino ez du azaleraz, eta 2005 arte Miyajima herriari bazegokion ere (hortik bere izen popularra) gaur egun Hatsukaichi hiriaren parte da. 2.000 biztanle inguru ditu eta uharte sakratua denez ezin da zuhaitzik moztu, eta bertan jaio edo hiltzea ere debekaturik dago. Hegaztientzat paradisua da eta oreinak libre dabiltza Mijayima herrian.

Horrela beraz basoak estaltzen du uhartea, zuhaitz gehjienak astigarrak dira, eta punturik altuena 535 metroko garaiera duen Misen mendia da. Oinez igo daiteke baina teleferikoa ere badago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsukushima santutegia VI mendekoa dela uste da baina gaur egungo itxura Taira no Kiyomori gerlariak eman zion 1168an. Bestalde IX mendean Kōbō Daishi (弘法大師) monje budistak hainbat tenplu eraiki zituen bertan, denen artean aipagarriena bere izena daraman Daishō-in tenplua da dudarik gabe.

1555 urtean Mōri Motonari jauntxoak Miyajimako borroka irabazi zuen eta Toyotomi Hideyoshik Senjō-kaku tenplua eraiki zuen santutegiaren ondoan.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Itsukushima uhartea Aldatu lotura Wikidatan
Japoniako hiru ikuspegiak
Amanohashidate | Itsukushima | Matsushima