Amerikanuak (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amerikanuak
Datuak
JatorriaKalifornia
Urteak1989-
Taldekideak
Jean Flesher
Christian Iribarren
Rene Caballero
Daniel Iribarren
Pierre Igoa
Jean-Pierre Etchechury
John Ehlis
Jean-Jules Flesher
Michelle Iturriria
Informazio gehigarria
http://amerikanuak.com/
Facebook: Amerikanuak Edit the value on Wikidata

Amerikanuak Kaliforniako eusko-estatubatuarrek osatutako musika taldea da.

Bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989an Hego San Frantziskoko Basque Cultural Centerrek pastoral baten emanaldia antolatu zuen, eta musika talde bat antolatu zuten ad-hoc emanaldiari laguntzeko.

Jean Flesherrek sortu zuen talde hura, Christian Iribarren eta Rene Caballerorekin. Hirukoteak ibilbide propioari ekin zion jarraian Jean Flesher Band izenarekin, eta gehikuntza pare batekin (Pierre Igoa, Bakersfield-ekoa, eta Daniel Iribarren, Crhistianen anaia), Jean Flesher Orchestra bilakatu ziren.

Hurrengo bat egiten Jean-Pierre Etchechury, John Ehlis, Jean-Jules Flesher eta Michelle Iturriria izan ziren.

Izen aldaketa eta diskoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeak hainbat urtez eusko-estatubatuarren hainbat ekitalditan jo izan du, eta hiru hamarkadako historia osatu baino lehen, izena aldatzea erabaki zuten, Orchestra atzean utzirik, eta diskoa ateratzerako Amerikanuak bilakatu ziren. 2017an kaleratu zuten disko hori, taldearen izen berrituarekin.

Diskoarekin aterako dirua NABO erakundeak Aita Tillous funtserako izatea erabaki zuen taldeak. Diru-funts horrek NABOk gazteentzako antolatzen dituen jarduerak bultzatzea du helburu.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]