Amerikar gau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amerikar gaueko eszena, Santorini.

Amerikar gaua delakoa zinemagintzan egun argitan filmatutako eszenak gau giroko eszenak bailiran simulatzeko teknika bat da.

Egunez filtrodun kamera batez eszenak filmatzean datza, kolorean filmatzen bada urdina da, aldiz, zuri-beltzean filmatuz gero gorria, honela irudi ilun-urdinxka bat lortzen da. Modu honetan gaua eta ilargiaren argia girotuarazten da. Teknika honekin filmatzen den artean, zerua filmatzea ekidin eta errealismorik ez galtzezko itzalekin arreta berezia izaten da.

Jatorriz, teknika hau AEBetan "Day for night" izenpean garatu zen, hortik Europan jaso zuen amerikar gaua izena, eta hamarkada luzez zinemagintzan oso ohikoa izan zen. Baina pixkanaka erabiltzetik utzi zen, jada argitasun eskaseko eszenak filmatzea ahalbideratzen zuen argazki material sentikorragoa sortua baitzen. Honen bitartez, efektu naturalagoa sorrarazten zen, amerikar gaua erabiltzen duten filmetan ikusleak teknika hori erabili izan dutela erraz atzeman baitezake, objektuek berez baino itzal indartsuagoak proiektatzen baitituzte, aldiz, gauez efektu hori oso gutxi edota batere ez da ematen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zinema Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.