Ameriketarako Bolibartar Aliantza

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ameriketarako Bolibartar Aliantza
Emblem of the Bolivarian Alliance for the Americas.svg
Datuak
Motanazioarteko erakundea
HerrialdeaVenezuela
ALBA-Struktur-de.svg
Agintea
Egoitza nagusi
Bolivarian Alliance for the Peoples of Our America (orthographic projection) Without Honduras.svg
Historia
Sorrera2005eko apirila
webgune ofiziala
Twitter: ALBATCP Edit the value on Wikidata

Ameriketarako Bolibartar Aliantza[oh 1] edo ALBA (gaztelaniaz: Alianza Bolivariana para los Pueblos de Nuestra América) gobernu arteko erakunde bat da, Latinoamerikako eta Karibeko herrialdeen gizarte, politika eta ekonomia integrazioa helburu duena. Hugo Chávezek eta Fidel Castrok 2004ko abenduaren 14an sinatutako itunaren bidez sortu zen. ALCAren (gaztelaniaz: Area de Libre Comercio para las Americas, Ameriketarako Merkataritzako Askeko Eskualdea) itun alternatibotzat sinatu zuten, azken hori neoliberalismo gogorrago baten bultzatzaile baino ez delakoan, herrien menpekotasunaren eragile. Honen kontra, herrien garapen independentean eta osagarritasun ekonomikoan oinarritutako ituna da.

Kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EIMAk bere zerrendetan argitaratu duenez,[1] bolibartar hitzaren jatorri den pertsonaren (Simón Bolívar) deituraren euskarazko idazkera egokiena Bolívar da, v-z. Hala ere, Euskaltzaindiak, 38. arauan,[2] Venezuelako Bolibartar Errepublika izena arautu du, b-z. Hortaz, hitz eratorria b-z idaztea dirudi egokiena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]