Hugo Chávez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Hugo Chávez
Hugo Chávez (02-04-2010).jpg
Venezuelako presidentea

1999ko otsailak 2 - 2013ko martxoak 5
Rafael Caldera - Nicolás Maduro
Bizitza
Izen osoa Hugo Rafael Chávez
Jaiotza Sabaneta1954ko uztailaren 28a
Herrialdea  Venezuela
Heriotza Caracas2013ko martxoaren 5a (58 urte)
Hobiratze lekua Caracas
Heriotza modua  (Minbizia)
Familia
Aita Hugo de los Reyes Chávez
Ama Elena Frías de Chávez
Ezkontidea(k) Nancy Colmenares
Marisabel Rodríguez de Chávez  (1997 -  2004)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Military Academy of the Venezuelan Army
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea politikaria eta soldadua
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra National Army of Venezuela
Gradua teniente koronel
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa COPEI
IMDb nm1382342
Hugo Chavez Signature.svg

Hugo Rafael Chávez Frías (Sabaneta, Barinas, 1954ko uztailaren 28a - Caracas, 2013ko martxoaren 5a) venezuelar militar eta politikaria izan zen. 1999ko otsailaren 2tik 2013ko martxoaren 5ean hil zen arte Venezuelako 53. presidentea izan zen[1].

Bere mugimendu politikoan, Simon Bolivar El Libertador (Askatzailea) heroi nazionalaren irudia erabiliz, sozialismo demokratikoa eta Hego Amerikaren integrazioa egin ditu bere programaren ardatz, horren ondorioz AEBen inperialismoaren, neoliberalismo ekonomikoaren eta globalizazioaren aurkako aurpegi ezaguna bihurtuz.

Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Venezuelako armadako ofizala zela, 1992an Carlos Andrés Pérez presidentearen kontrako estatu kolpean buruzagi izan zen Chávez. Estatu kolpeak ez zuen bere helburua lortu, eta kartzelatik igaro ondoren, Chávezek Bosgarren Errepublikaren Mugimendua (MVR, gaztelaniaz) ezkerreko alderdia sortu zuen. 1998ko hauteskundeak irabazi zituen bozen %60 baino gehiagorekin, Venezuelako gehiengo pobrearen zerbitzuan lan eginen zuela aginduta.

Bere gobernua babesten zuten alderdi politikoek ordura arteko politikariak boteretik baztertzea lortu zuten. Konstituzio berri bat onartu zen eta Venezuelako Errepublika zena, Venezuelako Errepublika Bolibartarra bihurtu zen. Bolivar Misioak garatu zituen, Venezuelako auzune eta herrixka pobreetan osasun eta hezkuntza beharrak asetzeko helburuarekin. Nazioarteko Diru Funtsa eta Mundu Bankuaren politika neoliberalak gaitzetsi zituen eta Hegoamerikako nazioen integrazioan urratsak eman zituen, aldi berean Ameriketako Estatu Batuen atzerri politikaren kontra zuzen zuzenean joz.

Neurri horiek hautsak harrotu zituzten bai Venezuelan bai kanpoan. Chávezek kritika nahiz laudorio beroenak jaso zituen. Venezuela barnean, txiroei lagundu eta ekonomiaren hazkundea eragin zuen, nahiz eta kritikarien iritziz autokratikoa izan eta ekonomia galbidera eraman zuela esan. Atzerrian ere, hainbat gobernuk petrolioaren prezioren egonkortasunerako eta eskualdeko bakerako mehatxutzat jo zuen Chávez. Beste batzuek, aldiz, laguntza programei harrera beroa eman zieten.

Chávez 2013ko martxoaren 5ean hil zen, minbiziaren ondorioz, artean Venezuelako presidente zela. Nicolás Maduro presidenteordeak hartu zuen haren lekua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Amagoia IBAN: Komandanteak eman du azken hatsa Paperekoa.berria.info

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Hugo Chávez
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hugo Chávez Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Venezuela
Artikulu hau Venezuelako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.