Amfriso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amfriso
Ezaugarriak

Greziar mitologian, Amfriso, ozeanida bat zen, eta, beraz, Ozeano eta Tetisen semea.

Tesaliako izen bereko ibaiaren jainkoa da. Ibai hau oso ospetsua zen Apolo jainkoaren tokirik gogokoenetako bat zelako. Han, jainkoak, Admetoren artaldeak gordetzen zituen, eta, ibai beraren ondoan, Marsias satiroa larrutu zuen, honi musika txapelketa batean irabazi ondoren. Gainera, Apolok berak, Ebadne eta Likoris erakartzeko aukeratu zuen toki intimoa ere bazen, eta, bertan, istripuz, Jazinto hil zuen, teila puskaren jokora jolasten zuten bitartean. Amfriso eta Apoloren arteko harreman berezi honegatik, Kumaseko sibilari Amphrysia Vates esaten zitzaion, jainkoak inspiratzen zuela uste baitzen.

Ovidioren arabera, Amfriso izan zen Peneo kontsolatzera joan zen ibai jainkoetako bat, azken honen alaba, Dafne, erramu zuhaitz bihurtua izan zenean.

Izen bereko beste pertsonaia batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amfriso izen bereko beste ibai batetako jainkoa ere bazen, Frigian zegoena. Ibai honetako urek, antzu uzten zituen bertan bainatzen ziren emakumeak. Amfriso, Nemeako lehoiari ematen zitzaion izena ere bada, Amfrisa deitzen baitzen animalia hau gordetzen zen leizezuloa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]