Nemeako lehoia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nemeako lehoia
Hércules lucha con el león de Nemea, por Zurbarán.jpg
Ezaugarriak
Sexua ar
Familia
Aita Ortro eta Zeus
Ama Kimera, Ekidna eta Selene

Nemeako lehoia (antzinako grezieraz: Λέων της Νεμέας, Léōn tēs Neméas; latinez: Leo Nemaeus) greziar mitologiako basapiztia izugarria zen, Nemean bizi zena. Lehoi honek Nemeako inguruko lurraldeak ikaratzen zituen. Heraklesek hil omen zuen.

Heraklesen lehen lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo lanean Nemeako lehoia hil eta larrua kendu behar zion.

Herakles bere armak erabili zituen, arkua, geziak, berak eginiko olibondozko haga bat eta brontzezko ezpata bat, baina ez zuen ezer lortu, lehoiaren larrua oso gogora baitzen.

Lehoiaren leizeak bi sarrera zituen. Orduan Herakles sarrera bat blokeatu eta beste sarreratik sartu zen, lehoia inguratu eta ito egin zuen. Ondoren lehoiaren gorputza Euristeorengana eraman zuen; honek lehoia ikusterakoan izutu eta hortik aurrera lanen arrastoak herritik kanpo erakutsi beharko zituela adierazi zion Heraklesi.

Herakles animaliaren larrua kentzen saiatu zen, baina eskura zituen tresna guztiak erabili arren ez zuen ezer lortu. Orduan Atenea, sorgin itxura hartuta, larrua lehoiaren azazkalekin moz zezala esan zion, eta Heraklesek horrela egin eta larrua lortu zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nemeako lehoia Aldatu lotura Wikidatan
Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.