Amina Sow Mbaye

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amina Sow Mbaye
Bizitza
JaiotzaSaint-Louis1937ko irailaren 25a
Herrialdea Senegal
HeriotzaSaint-Louis2021eko urtarrilaren 28a (83 urte)
Hezkuntza
Heziketalehen hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, poeta, ipuingilea eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Amina Sow Mbaye (Saint-Louis, 1937ko irailaren 25a[1]ibidem, 2021eko urtarrilaren 28a) senegaldar eleberrigile eta poeta izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fatick hirian hazi zen eta han fula eta sererea ikasi zituen, haren lehen hizkuntza zen woloferaz gain. Saint-Louisko Ameth Fall ikastetxean ikasi zuen. Daganara joan zen irakasle eta gero Saint-Louisera itzuli zen. 1987an, Saint-Louiseko Eskualdeko Eskola Normalen Aplikazio Eskolako zuzendari izendatu zuten. 1991n, Senegaleko Emakumeen Elkarteen Federazioko presidente bihurtu zen[2].

Gaztetik saskibaloia eta atletismoa praktikatu zituen. Gainera, Senegalgo lehen emakumezko saskibaloi arbitro kualifikatua izan zen[2].

Hamaika seme-alaba izan zituen. Haietako bat Pape Samba Sow aktore eta umorista da, Zoumba izen artistikoz ezaguna[3].

2021eko urtarrilaren 28an hil zen Saint-Louisen, 83 urte zituela[4].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mademoiselle (1984)
  • Pour le sang du mortier (2001)
  • Petit essai sur la vieillesse : Suivi de : Les Bulles (2007)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) «Mbaye, Amina Sow» Archives nationales du Sénégal jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-05-21) (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  2. a b (Frantsesez) Ormerod Noakes, Beverley; Volet, Jean-Marie. (1994). Romancières africaines d'expression française: le sud du Sahara. L'Harmattan, 137 or. ISBN 2738422055. (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  3. (Frantsesez) «Zoumba, un artiste saint-louisien très occupé» Saint-Louis du Sénégal 2011-11-09 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-12-01) (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  4. (Frantsesez) Camara, Mouhamed. «Nécrologie : Décès de Amina Sow Mbaye» Senenews - Actualité Politique, Économie, Sport au Sénégal jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-09-21) (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]