Amonio karbonato

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amonio karbonato
Formula kimikoaCH8N2O3
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
KonposizioaNitrogeno, hidrogeno, oxigeno eta karbono
Motakonposatu kimiko
Ezaugarriak
Dentsitatea
1,6 g/cm³
Deskonposizio-puntua60 °C
Masa molekularra96,053492 Da
Erabilera
Konposatu aktiboaSuspertzeko gatzak
Identifikatzaileak
InChlKeyPRKQVKDSMLBJBJ-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia506-87-6
ChemSpider10048
PubChem10480
Reaxys7400006
ChEMBLCHEMBL2105849
ZVG5200
EC zenbakia208-058-0
ECHA100.007.326 eta 100.030.702
CosIng31855
UNIIPDP691CN28
KEGGC01337

Amonio karbonatoa konposatu ez-organikoa da (NH4)2CO3 formula duena. Berotzean degradatzen da amoniakoa eta karbono(IV) oxidoa emanez eta, ondorioz, altxagarri kimiko eta suspertzeko gatz moduan erabiltzen da[1].

Produkzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi modu nagusi dago amonio karbonatoa sintetizatzeko.

Ohikoena amoniakoa eta karbono(IV) oxidoa ur hotzetan nahastea da.

2NH3 + H2O + CO2 → (NH4)2CO3

Bestetik, kaltzio karbonatoa eta amonio sulfatoa nahasturik ere lor daiteke.

(NH4)2SO4 + CaCO3 → (NH4)2CO3 + CaSO4

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altxagarri edo legamia kimiko bezala erabiltzen da labean egiten diren oreak altxatzeko. Dena dela erabilera hori urritzen joan da deskonposaketak sortzen duen amoniakoak usain txarra eman dakiokeelako oreari[2]. Horrelako arazorik ez duen sodio bikarbonatoa gailendu zaio.

Elikagaien industrian azidotasuna erregulatzeko usatzen da. Europar Batasunean E503 E zenbakia du[3].

Halaber, konortea galdu edo zorabiatu diren pertsonak suspertzeko gatzen osagarrietako bat da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ullmann's encyclopedia of industrial chemistry. (Sixth edition. argitaraldia) ISBN 978-3-527-30673-2. PMC 751968805. (Noiz kontsultatua: 2021-01-03).
  2. «CFR - Code of Federal Regulations Title 21» www.accessdata.fda.gov (Noiz kontsultatua: 2021-01-03).
  3. (Ingelesez) Union, Publications Office of the European. (2004-01-29). «CELEX1, European Parliament and Council Directive No 95/2/EC of 20 February 1995 on food additives other than colours and sweeteners» op.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2021-01-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]