Amstelkring museoa

Koordenatuak: 52°22′30″N 4°53′58″E / 52.375076°N 4.899363°E / 52.375076; 4.899363
Wikipedia, Entziklopedia askea
Amstelkring museoa
Museum Ons' Lieve Heer op Solder
Kokapena
Estatu burujabe Herbehereetako Erresuma
Herrialdea Herbehereak
Probintzia Ipar Holanda
UdalerriaAmsterdam
Koordenatuak52°22′30″N 4°53′58″E / 52.375076°N 4.899363°E / 52.375076; 4.899363
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1888ko apirilaren 28a
Inaugurazioa1888ko apirilaren 28a
Izenaren jatorriaSan Nikolas Barikoa
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
IzenaSan Nikolas Barikoa
Ondarea
Bisitariak urtean85.000
Kontaktua
HelbideaOudezijds Voorburgwal 38, 1012 GD Amsterdam
Telefonoatel:+31-20-624-6604
Webgune ofiziala

Amstelkring Museoa (nederlanderaz: Museum Ons' Lieve Heer op Solder) Amsterdamen dagoen XVII. mendeko eraikina da. Bere interes nagusia teilatupean eraikitako eliza katoliko klandestinoa da; Ons 'Lieve Heer op Solder izena du (Gure Jauna Ganbaran). Kontserbatzen diren mota horretako elizen adibide bakanetako bat da. Kultu erlijiosorako ere erabiltzen da batzuetan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1580tik aurrera, gurtza katolikoa debekatuta egon zen Utrechteko Batasunak kontrolatutako eremuetan. Komunitateak modu pribatuan baino ezin ziren bildu, eta eraikinen kanpoaldean ez zegoen inolako seinalerik horiek salatzeko. Hortik sortu zen ondoko hiru etxeetako ganbarak lotzeko ideia, kanpotik erabat ikusezina zen eliza txiki bat osatzeko.[1]

Eraikina Jan Hartman merkatari katolikoarentzat eraiki zen 1661ean, eta kulturako erabili zen 1663tik 1887ra, urte horretan inauguratu baitzen San Nikolas eliza berria. 1735ean handitu egin zen, teilatuari burdinazko barren bidez lotutako bi galeria gainjarri gehituz, eserleku eskuragarrien kopurua handitzeko. 1888an museo bihurtu zen. Gaur egun, Amsterdamgo zaharrenetako bat da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Nederlanderaz):[1] Webgune ofiziala.