Amsterdam Berria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Amsterdam Berria 1664an.

Amsterdam Berria, nederlanderaz: Nieuw Amsterdam eta ingelesez: New Amsterdam, XVII. mendean Hudson ibaiadarrean kokatutako herbeheretar gotorleku bat izan zen. Ipar Amerikako Herbehere Berriak kolonietako zati zen, eta gerora New York hiriaren sorlekua bilakatuko zen.

1625ean Mendebaldeko Indietako Herbeheretar Konpainiak sortu zuen, Manhattan uhartearen hegoaldeko muturrean, izan ere, hura Hudson haranera joateko ibaiaren kokaleku estrategikoa zen.

Ipar Amerikako herbehereatr kokaleku handiena bilakatu eta 1664. urterarte Herbehereen esku egon zen, urte hartan Ingalaterrako Erresumaren eskuetara igaroz. 1673an herbeheretarrek denbora laburrez berreskuratu zuten, baina 1674an Westminsterreko Akordioaren ondorioz behin betiko ingeles eskuetan gelditu zen. Hauek kokalekua "New York" izenez berrizendatu zuten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amsterdam Berria Aldatu lotura Wikidatan