Ana Iris Simón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ana Iris Simón

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAna Iris Simón Cuesta
JaiotzaCampo de Criptana1991ko ekainaren 2a (32 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaJuan Carlos Erregea Unibertsitatea
(2010 - 2014) : science of journalism (en) Itzuli, Komunikazio zientziak
Hezkuntza-mailakazetaria
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria, gidoilaria eta gizarte-kritikaria
Enplegatzailea(k)Vice  (2017 -  2019)
Playz  (2020 -

Twitter: anairissimon Edit the value on Wikidata

Ana Iris Simón Cuesta (Campo de Criptana, Ciudad Real, 1991ko ekainaren 2a) kazetari eta idazlea da. Lehen liburuari esker lortu zuen ospea: Feria (2020).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ana Iris Simón 1991ko ekainaren 2an jaio zen Campo de Criptanan, Mantxan, eta hantxe bizi izan zuen lehen urtea. Gerora Toledoko bi herritan hazi zen Noblejas eta Ontigolan gurasoen lan-lekuei jarraituz, lanbidez postariak baitziren.[1] Campo de Criptanari lotuta jarraitu zuen, eta hantxe bizi ziren lau aitona-amonak, nahiz eta ferianteak ziren amaren gurasoak, amona Castueratik (Badajoz) eta aitona Albacetetik etorriak ziren.[2][3]

Ontígolako Virgen del Rosario, Aranjuezeko Vicente Aleixandre ikastetxe publikoetan eta aitak lan egiten zuen herri horretako Alpajés BHIn ikasi zuen, baina 18 urte bete arte Ontígolan bizitzen jarraitu zuen. Ondoren, Aranjuezera joan eta Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Kazetaritza ikasi zuen Fuenlabrada Juan Carlos Errege Unibertsitatean.[4][5][1]

Madrilen eta Avilan bizi ondoren, Aranjuezera itzuli zen, eta han bi seme-alaba ditu bikotekidearekin, Hasel-Paris Álvarez politologoarekin.[6][7][8][9][10]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telva aldizkariaren erredaktorea izan zen, eta, ondoren, Vice Españarena. Batez ere, politikari, gizarte-eskubideei, musikari eta genero-gaiei buruz idatzi zuen. RTVEko Playzen gidoilari ere aritu da.[11]

2020ko urrian Feria argitaratu zen, bere opera prima, eta berehala argitalpen-fenomenoa bihurtu zen.[12][13]

2021eko maiatzaren 22an, hizlari gisa gonbidatu zuten Moncloa Jauregira, Espainia 2050 dokumentuko Erronka Demografikoa izeneko programaren barruan, hustutako Espainiaren fenomenoa zela eta, Pedro Sánchez Gobernuko presidentearen aurrean aritzeko. Haren diskurtso kritikoa, birala bihurtu zen eta eztabaida handia sortu zuen.[14] Urte bereko irailetik, El País egunkariko asteroko zutabegilea da.[15]

2023ko irailean ¿Y si fuera feria cada día?/Eta azoka balitz, egunero? haurren ipuina argitaratu zuen, Coco Dávezek irudiztatua.

Liberalismoaren eta progresismoaren kritikari gogorra da, «aurreranzko ihes» gisa ulertuta.[16][17]

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Feria (2020)
  • ¿Y si fuera feria cada día? (2023). Coco Dávezek ilustratua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b La aplaudida Ana Iris, la hija de carteros criada en un pueblo de Toledo donde acogía saharauis. 2021-05-25.
  2. «De Ana Iris, su libro Feria, los Bisuteros, los Simones… y mucho más que unas simples anécdotas» Campo de Criptana.
  3. Ana Iris Simón: “Me parece peligrosa la patologización de la masculinidad que se hace a veces”. 2021-01-04.
  4. «Ana Iris Simón» Circulo de Tiza 2021-01-17.
  5. "La familia es el único patrimonio que merece la pena". 2021-08-01.
  6. Sánchez-Mellado, Luz. (2021-04-11). Ana Iris Simón: “Me fui de Madrid porque no era mi sitio. No quiero ser una adolescente de 30 años”. .
  7. Giménez Lorenzo, Clara. (2020-12-28). Ana Iris Simón: "La alta cultura también es parte de la clase obrera". .
  8. «https://twitter.com/anairissimon/status/1585633354334236679?s=20&t=r3OP44n4KKKpEvQ6v-kJqg» X (formerly Twitter).
  9. Aguilar, Andrea. (2021-08-05). La vuelta a casa de Ana Iris Simón. .
  10. «Hasel Paris Álvarez | Autores | Sociedad» El Viejo Topo.
  11. La entrañable originalidad de Ana Iris Simón. 2021-02-09.
  12. Amón, Rubén. (2021-04-09). Por qué Ana Iris Simón se ha convertido en un fenómeno de feria. .
  13. Elices, Raquel. (2021-05-15). Ana Iris Simón: "Escribir es convertir en historia la memoria". .
  14. De dónde viene el lío con el discurso de Ana Iris Simón y por qué divide a la izquierda. 2021-05-26.
  15. Ana Iris Simón, nueva columnista de EL PAÍS. 2021-09-04.
  16. "Feria, el libro cuya crítica al liberalismo se debate en España". 2021-03-31.
  17. "El progresismo es una huida hacia adelante que nos ha llevado a vendernos". 2020-12-07.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]