Ana Jaren
Ana Jaren | |
---|---|
2023.11.16 | |
Bizitza | |
Jaiotza | Sevilla, 1985 (38/39 urte) |
Bizilekua | Madril |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea |
anajaren.com |
Ana Jarén (Sevilla, 1985) Madrilen bizi den ilustratzaile sevillarra da.[1]
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ana Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatu zen Sevillako Unibertsitatean.
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bere ibilbide profesionala Madrileko moda-komunikazioaren sektorean hasi zuen. Hainbat diseinatzaile, estilista eta aldizkariz inguratuta, bere alderdi sortzaileena piztu zuen, eta lehen lanak hasi zituen ilustratzaile gisa.
Denboraren poderioz, ilustrazioa lanaldi osoko lan bakarra bihurtu zen. 2012tik 2017ra bitartean, Erresuma Batuan eta Belgikan bizi izan zen, herrialde horiek beren estiloa garatzeko eskaintzen zizkioten estimulu guztiak aprobetxatu zituen.
2017an, Espainiara itzuli zen. Bere ospea handitu egin da, argitalpenetarako eta marketarako ilustrazioak egiten dituen proiektuen bidez.
Estiloa eta teknika[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Anak egunerokotasunean jartzen du arreta, itxuraz txikiak diren baina bertan arrreta jartzeko bezain handiak eta garrantzitsuak diren gauzetan.[2] Benetakoa gustatzen zaio, historia duen 'zaharra'. Asko gustatzen zaio altzariei, oihalezko estanpatuei eta ehundurei erreparatzea, multzoari berotasuna ematen baitiote, azken batean, historia konplexuagoa kontatzen laguntzen dioten elementu guztiei.[3]
Sentimenduen eta emozioen munduak lehentasuna du bere lanean, eta pertsonaiak testuinguru eta egoera gogoragarrietan aurkezten ditu, ikuslearen esperientziarekin osatzen direnak.
Ana Jarének eskuz egiten du lan, batez ere, errotuladoreak, arkatzak edo akrilikoak bezalako teknikak nahastuz, eta neskatotan bezala gozatzen du.[4] Bere lana batez ere paperen bidez egiten du, nahiz eta bere lanak horma-irudietan eta bestelako formatuetan ere aurki daitezkeen.
Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Beste askoren artean, Vogue, Allure, Glamour, The Washington Post eta beste hainbat baliabide nazional eta nazioartekoetarako ilustratzeko aukera izan du. Nazioarteko argitaletxeentzako liburu eta portada ugari osatu ditu.
McDonald’s, Alhambra, Tanqueray, Lululemon, Just Eat, Meliá, FNAC eta beste hainbat markarekin ere lan egin du, baita zenbait udaletarako ere, hala nola, Madril, Paris edo Sevilla.
Liburu ilustratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Almudena. Biografia bat (Lumen, 2024)[5]
- La Edad de la Inocencia (Alma argitaletxea, 2023)[6]
- Escritoras (Lumen, 2023)[7]
- Astrology Colouring (LOM ART, 2022)
- Girls Who Green the World (Delacorte Press, 2022)[8]
- Los caminos del Quijote (Tintablanca, 2021)[9]
- Amigas (Lunwerg, 2020)[10]
- Het Caffènation Koffieboek (2017)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) «La vida es más bella, alegre y emocionante detrás de las ilustraciones de la artista Ana Jarén, afincada en Madrid» ELLE Decor 2024-02-13 (Noiz kontsultatua: 2024-04-10).
- ↑ Nast, Condé. (2022-03-24). «‘Feed the Feed’, la colorista exposición de Ana Jarén que dibuja un mundo de ‘likes’, selfis y soledades» Vogue España.
- ↑ «La vida es más bella, alegre y emocionante detrás de las ilustraciones de la artista Ana Jarén, afincada en Madrid» ELLE Decor 2024-02-13.
- ↑ «Ana Jarén: «Pinto a mano, con todas sus pequeñas imperfecciones. Esto transmite mucha calidez»» Diario ABC 2019-11-17.
- ↑ Aguilar, Andrea. (2024-02-29). «Almudena Grandes: una vida ilustrada» El País.
- ↑ «Entrevista a Ana Jarén: «Disfruto mucho de ilustrar a mujeres, es una deuda moral darles visibilidad». | Editorial Alma» www.editorialalma.com.
- ↑ «La emocionante historia de unas mujeres que siguieron adelante gracias a su amistad» TELVA 2023-02-07.
- ↑ Dworetzky, Joe. (2022-05-27). «The woman who writes the ‘Girls Who’ books on greening the world» Piedmont Exedra.
- ↑ Nast, Condé. (2021-07-16). «‘Los caminos del Quijote’, el atípico libro de viaje ilustrado para (re)enamorarse de La Mancha» Vogue España.
- ↑ «Ana Jarén: "Posiblemente estés viviendo la etapa más precaria de tu vida y, a pesar de todo, te sientes muy feliz" | AHORA QUE LEO» www.lasexta.com 2020-02-26.