Fnac

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fnac
Fnac, c’est bon d’être curieux, Fnac : on ne peut qu'adhérer, Fnac : agitateur de curiosité, Fnac : certifié non conforme eta FNAC, agitateur depuis 1954 !
Datuak
Izen ofiziala
Fédération nationale d'achats eta Fédération nationale d'achats des cadres
Izen laburraFNAC
Motanegozioa, denda-katea eta liburu-denda
Jarduera sektoreaQ112165832 Itzuli
HerrialdeaFrantzia
Jarduera
Eskumendekoak
Enplegatuak26.018 (2016)
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formasociété par actions simplifiée (en) Itzuli
JabeaFnac Darty (en) Itzuli
Historia
Sorrera1954
Sortzailea
SorlekuaParis
webgune ofiziala
Facebook: Fnac.es Twitter: Fnac Instagram: fnac_esp LinkedIn: fnac-pro Youtube: UCQZzWj3rrXrJ6j5UH4hLFQQ Pinterest: Fnac_Belgium Edit the value on Wikidata

FNAC (frantsesez: Fédération Nationale d'Achats des Cadres), elektronikan, argazkigintzan, liburuetan, musikan eta bideogintzan aditua den enpresa frantziarra da. Internet bidez ere bere produktuak eskaintzen dituenez, Frantziako enpresarik modernoena da salmenta mota horretan.

Gaur egun, enpresaren zuzendaria Denis Olivennes da eta Frantziakoa Bruno Crémelen kontrolpean dago. Enpresak 44 filial ditu Belgika, Italia, Grezia, Espainia, Portugal, Brasil eta Taiwanen. Era berean, 67 denda ditu Frantziako 55 hiritan.


Dendak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009an, dendak Frantzian, Belgikan, Brasilen, Espainian, Euskal Herrian, Grezian, Italian, Portugalen, Suitzan eta Taiwanen zituen.

Brasilen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bederatzi denda daude.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost denda daude: Baionan, Iruñean, Donostian eta Bilbon (bi denda).


Espainian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hogeita bederatzi denda, Hego Euskal Herrikoak batuta: Bartzelona (L'illa), Bartzelona (Triangle), Bartzelona (Diagonal Mar), Madril (Callao), San Sebastián de los Reyes (Madril), Leganés (Madril), Zaragoza, Sevilla, Asturias, A Coruña, Valentzia, Alacant, Murtzia eta Marbella. Egoitza nagusia Madrilgo Pozuelo de Alarcón udalerrian dago.

Portugalen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamazazpi denda daude.

FNACen zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FNAC enpresa aditua da elektronika, musika, liburu edota bideo-jokoetan. Era berean, forum deituriko gune bat ere izaten dute FNAC guneek, hitzaldiak, aurkezpenak, kontzertuak eta erakusketak egiteko. Halaber, kafetegia ere izaten dute.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]