Ana María Cuervo
Ana María Cuervo | |||
---|---|---|---|
(2008) | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bartzelona, 1966ko uztailaren 14a (58 urte) | ||
Herrialdea | Katalunia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Valentziako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | katalana gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | biologoa, biokimikaria eta medikua | ||
Enplegatzailea(k) | Albert Einstein College of Medicine (en) Yeshiva University (en) Albert Einstein College of Medicine (en) (2001eko urriaren 1a - | ||
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia | ||
einstein.yu.edu… |
Ana Maria Cuervo (Bartzelona, 1966ko uztailaren 14a) bartzelonar biokimikaria, biologo zelularra da.[1][2][3][4]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Medikuntza ikasi zuen Valentziako Unibertsitatean, eta bertan graduatu zen 1990ean. 1994an biologia zelularrari buruzko doktore-tesia defendatu zuen Erwin Kneckt doktorearen zuzendaritzapean, eta Valentziako Ikerketa Zitologikoen Institutuko kidea zela.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1995etik 1998ra doktoretza ondoko ikerketak egin zituen Fred Dice doktorearekin, Bostongo Tufts Unibertsitatean. Unibertsitate horretan jarraitu zuen 2001era arte, irakasle laguntzaile gisa. 2001eko bukaeran, bere ikerketa-taldea sortu zuen, eta New Yorkeko Albert Einstein Medikuntza Eskolako irakasle laguntzaile gisa hasi zen lanean. Gero, Robert and Renee Belfer katedra bete zuen unibertsitate horretan bertan, neuroendekapenezko gaixotasunak aztertzeko, eta Garapenaren Biologia Molekularreko eta Medikuntzako irakasle titularra da, baita Zahartzeari buruzko Ikerketa Zentroko zuzendarikidea ere.
Autofagiaren arloan aditua da, zelulek beren hondakinak birziklatzeko prozesua.[5] Zahartzearen biologia molekularrean ere aditua da. Alzheimer eta Parkinson[6] legezko gaitz neurodegeneratiboen eta zahartzearen gaixotasun metabolikoen kausetan zentratuta dago bere lana. Helburu du zelulak garbitzeko zerbitzu normala berrezarri ahal izateko terapiak garatzea, eta, beraz, zelulen heriotzatik eta gaixotasunak eragindako zeluletatik eratorritako proteina toxiko azpiproduktuen pilaketa prebenitzea.
Bere taldearen lanak nazioarteko ospea duten 20 sari baino gehiago jaso ditu, adibidez, Benson Award, Keith Porter Fellow, Nathan Shock Memorial Lecture Award, Vincent Cristofalo Award in Aging, Bennett J. Cohen award saria zahartzearen oinarrizko biologian, Marshall Horwitz Prize saria ikerketan, eta Saul Korey Prize in Translational in Medicine Science saria. Cuervo irakasleak birritan jaso du irakasle lanarengatik LaDonne Schulman Teaching Award saria. Cuervok ospe handiko hitzaldiak eman ditu, hala nola, Robert R. Konh Memorial Lecture, NIH Director’s Lecture, la Roy Walford Endowed Lecture, Feodor Lynen Lecture, Margaret Pittman Lecture, la IUBMB Award Lecture, the David H. Murdoxk Lecture, Gerry Aurbach Plenary Lecture, SEBBM L’Oreal-UNESCO for Women in Science, Ronald Kahn Lecture eta Rockefeller Harvey Lecture. Cuervo 2018tik gehien aipatzen diren ikertzaileen % 1en zerrendan *(Highly Cited Researchers List) sartu zen.
Cuervo doktorea Aging Cell aldizkariko editoreburua da, eta Zahartzeari buruzko Institutu Nazionaleko eta Ameriketako Estatu Batuetako Osasun Institutu Nazionaletako Kontseilu Zientifikoko kidea izan da. NIAko Kontseilari Zientifikoen Taldeko eta NIHko zuzendariordearen Aholku Batzordeko kidea da. 2015ean, Valentziako Erkidegoko Medikuntzako Errege Akademiako nazioarteko kide izendatu zuten, eta, 2017an, Zientzia Zehatz, Fisiko eta Naturalen Errege Akademiako kide. 2018an American Academy of Arts and Sciences-eko kide aukeratu zuten eta 2019an National Academy of Sciences-eko kide.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Doctora Cuervo, la española que triunfa en EEUU con una nueva vía para tratar el alzhéimer» El Español 2021-06-26 (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) Alpañés, Enrique. (2024-05-17). «Ana María Cuervo, bióloga: “La vejez es como una enfermedad que aún no se ha manifestado. Si no haces nada, se manifestará”» El País (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
- ↑ Ana Maria Cuervo, MD PhD. .
- ↑ «MSN» www.msn.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
- ↑ Waste-Management Consultant
- ↑ Las mutaciones genéticas en el Parkinson