Anadiplosi
Appearance
Anadiplosi hitza grezieratik dator, ἀναδίπλωσις, “reduplicatio” latinez, “erreduplikazioa” euskaraz. Figura erretoriko hau hitzezko figura da eta, izenak adierazten duenez, hitzen errepikapenean datza: testu baten azken zatia hurrengoaren hasieran errepikatzen denean anadiplosia da. Esaterako: “Zikina da dirua. Dirurik ez dut horregatik”. Anadiplosiak jarraian erabiltzen direnean kateatzea deritzo. Xabier Altzibarren arabera “gai eta erritmo indargarri legez jokatzen du, solemnitatea, ebokazioa”.[1]
Manuel Lekuonak euskal literaturan anadiplosi mota bat bereizi zuen eta bihurki izena eman zion.[2]
Bitoriano Gandiagaren adibide bat:[3]
- Eta ilun,
- orografia interesgarri baten zokondoetan,
- hidrografia-zain zartatuen ertzetan,
- ozeanografia irekiz bildutako lurretan,
- gizon ttikia hemen-han.
- Gizon ttikia hemen-han
dorreak eraikiz arra erdi zerurantz, zerurantz saltoka otetik otera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskaltzaindia: Literatura terminoen hiztegia. Bilbo: 2008. 39-41.or. Xabier Altzibarren artikulua.
- Angelo Marchese eta Joaquín Forradellas: Diccionario de retórica, crítica y terminología literaria. Bartzelona: Ariel, 1982. 25.or.