Edukira joan

Anafora (gramatika)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Anafora terminoa, hizkuntzalaritza arloko termino zehatz gisa, hiru zentzu erlazionaturekin erabiltzen da, baina hiru zentzuak desberdinak (hizkuntzalaritza-korronte batzuetan erabilera partikularrak izateaz gain, eta termino erretoriko gisa erabiltzeaz gain):

(1) Diskurtsoaren testuinguruan dagoen beste adierazpen baten mende dagoen adierazpena erabiltzea (aurrekari deritzona).
(2) Diskurtsoaren testuinguruan, adierazpen bera (deiktiko bat, eskuarki izenordain bat), eduki semantikoa diskurtsoaren testuinguruan dagoen beste adierazpen baten mende duena.[1]
(3) Aurreko bi horien, (1) eta (2), anaforaren interpretazio murriztaile batean, anafora baino lehen, diskurtsoan aurrekaria duten erabilera, edo adierazpen deiktikoei baino ez dagokie. Alde horretatik, "anafora" murriztailea kataforaren aurkako terminoa da, deiktikoa baita, eta haren erreferentea haren atzetik agertzen baita.

Hala, "Hura zinema izar bihurtu baino lehen, Ane aktore arrunta zen" esaldian, "hura" izenordaina, "Ane"ri dagokiona, anafora bat da (2) adieran, baina katafora bat (3)-ren erabilera murriztuenean.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Peru eta Peio arrantza egitera joan ziren; batek 2 kiloko amuarraina harrapatu zuen eta besteak 3 kilokoa. »

Entzuleak edo irakurleak, hau da, mezuaren hartzaileak, behar-beharrezkoak ditu horrelako anaforak jakiteko esaldiak daukan informazio osoa. Adibide honetan hitzen ordenak ematen dio hartzaileari esaldia ulertzeko beharrezkoa duen informazioa.


« Ilargia eta eguzkia gurtzen zuten. Gauez bata, egunez bestea. »


« Erregeren adbokatu bidezko eta nobleari, birthute eta hon guziez konplituiari, bere iaun eta iabe Bernard Leheteri, Bernard Etxeparekoak, haren zerbitzari xipiak, gogo honez gorainzi, bake eta osagarri. »
Bernart Etxepare. Linguae Vasconum Primitiae

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Tognini-Bonelli (2001:70) lo describe así "an anaphor is a linguistic entity which indicates a referential tie to some other linguistic entity in the same text".

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]