Anath

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anath
Egiptoar mitologia, feniziar mitologia, Ugaritic religion (en) Itzuli eta Canaanite religion (en) Itzuli
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakAtena eta Isis
Familia
AitaEl
AmaAsherah (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Set eta Baal
Anai-arrebakBaal, Yam (en) Itzuli, Astarte, Mot (en) Itzuli, Shahar (en) Itzuli eta Shalim (en) Itzuli

Anath edo Anat (hebreeraz: עֲנָת‎ ʿĂnāth; fenizieraz: 𐤏𐤍𐤕 ʿAnōt; ugariteraz: 𐎓𐎐𐎚‎ ʿnt; grezieraz: Αναθ Anath; egiptoeraz: Antit, Anit, Anti edo Anant) ugalketaren jainkosa semita bat zen. Ohikoa zen biluzik eta bular eta zonalde genital handiekin irudikatua izatea. Ugalketaren jainkosa izateaz gain, gerraren jainkosa ere bazen; horregatik greziar jainkosa Atenearekin lotzen da.

Fenizia, Siria, Zipre, Palestina eta Egipton zehar zabaldu zen bere gurtzea.

Anat Egipton[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anat, XVI dinastiaren garaian agertu zen, Egipton, lehen aldiz. Gerraren jainkosa gisa ere gurtua zen. Kasu batzuetan Min jainkoaren ondoan agertzen da, ugalketaren jainkoa ere baitzen.

K. a. XV. mendeetan aurkitutako testuetan, Anatek "Bin-Ptah", Prahren alaba, izena ere hartzen zuen. Reshpurekin lotzen zen eta batzuetan, Neit jainkosarekin identifikatzen zen. Kasu batzuetan "Zeruko Erregina" ere deitzen zen. Bere ikonografia askotarikoa da, baina normalean, arma bat edo gehiagorekin irudikatzen da.

Inperio Berrian zehar izan zen gurtua eta Ramses II.ak Anat bere guardia pertsonala izendatu zuen gudetan zehar. Ramsesek bere alaba Bint-Anat ("Anaten alaba") izena jarri zion.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]