And did those feet in ancient time
And did those feet in ancient time (euskaraz Eta aintzin aroan oin horiek) William Blake ingeles olerkariak bere Milton a Poem idazlaneko hitzaurrean erabilitako hitzetan oinarritzen den ereserki edo abesti bat da. 1916an Sir Hubert Parry idazle eta konposatzaileak musika moldatu zion. Gaur egun ereserkia hau askoz ere ezagunagoa da Jerusalem izenburuaz. Ingalaterran ereserki hau agitz ezaguna da.
Gaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olerki edo ereserkiaren gaia kondaira batean oinarritzen da. Honen arabera, Nazareteko Jesus gaztea eta bere osaba Jose Arimateakoa gaur egun Ingalaterra den lurraldera etorri eta Glastonbury bisitatu omen zuten. Kondaira honek Apokalipsiarekin lotura du (3:12 eta 21:2 pasarteak), bertan Jesusek Jerusalem Berria ezartzen duelarik. Kristau Elizan, eta bereziki Ingalaterrako Elizan, Jerusalem izendapena Zeruaren metafora bat da, bake eta maitasun unibertsalaren eremua.
Kirola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingalaterrako errugbi selekzioaren partidu ugaritan maiz entzun ohi da, erlijio ereserkia izateaz gain, Ingalaterran nortasun eta kirol ereserkia ere bai baita.
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1981eko Chariots of Fire filmaren amaieran elizan Harold Abrahams atletaren hiletaren pasartean ereserki hau entzuten da.
Filmaren "Suzko Gurdiak" izenburua bera ere ereserkia honen hirugarren bertsoaren amaieran aipatzen da: "Bring me my Chariot of fire!", ("Ekar diezaidazu nire suzko Gurdia!"). Hortik, filma honen amaieran ereserkia hau entzun ahal izatea.
Hitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
|
|
|
|
|
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jerusalem ereserkia entzungai eta bere hitzak irakurgai.Youtube.com (Ingelesez)
- Jerusalem ereserkia Ingalaterrako Errege Ezkontzan entzungai.Youtube.com (Ingelesez)
- Chariots of Fire filmaren amaierako pasartea ikusgai, Jerusalem ereserkia entzungai dela. Youtube.com (Ingelesez)
- Jerusalem ereserkia Ingalaterrako errugbi selekzioaren partida baten atarian entzungai.Youtube.com (Ingelesez)