Glastonbury

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Glastonbury
 Erresuma Batua
Glastonbury (part of) from the tor arp.jpg
Administrazioa
Estatua Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaHego-mendebaldeko Ingalaterra
Ingalaterrako konderri zeremonialaSomerset
Non-metropolitan countySomerset
Non-metropolitan districtMendip
Posta kodea BA6
Geografia
Koordenatuak 51° 08′ 55″ N, 2° 42′ 50″ W / 51.1485°N,2.714°W / 51.1485; -2.714Koordenatuak: 51° 08′ 55″ N, 2° 42′ 50″ W / 51.1485°N,2.714°W / 51.1485; -2.714
Glastonbury hemen kokatua: Erresuma Batua
Glastonbury
Glastonbury
Glastonbury (Erresuma Batua)
Demografia
Biztanleria 8.932 bizt. (2014)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 01458
www.glastonbury.gov.uk/

Glastonbury Ingalaterrako hego-mendebaldean dagoen Somerset konderriko udalerria da.

Herri hau batez ere bere historiarengatik ospetsua da, honen inguruan mito eta kondaira ugari daudelarik: batzuen ustez Arturiar zikloan agertzen den Avalon kokalekua hemen egongo litzateke. Gainera, Glanstonburyko Jaialdi entzutetsua alboko Pilton herrian ospatu ohi da. Udalerri honetako leku interesgarrien artean Glastonbury Tor muinoa eta Glastonburyko abadia daude.

Historia eta mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri honek bere ospea aldameneko Glastonbury Tor muinoari zor dio, hau inguruko ordekaren gain argiki nabarmentzen delarik. Muino honen inguruko kondairak Josef Arimateakoa, Graal Saindua eta Artur erregearen buruzkoak dira.

Josef Arimateakoaren kondairaren arabera Glanstonbury britainiar uharteetako kristautasunaren jaiolekua litzateke, bertan, Glastonbury Toren pertsonaia honek britainiar lurrean izandako lehenbiziko eliza eraiki omen zuen, gutxi gorabehera Jesukristo hil eta 30 urtera. Eliza honen xedea Grial Saindua gordetzea zen. Suposatzen denez, Josef Glastonburyra itsasontziz ailegatu omen zen, aurretik Somerset eskualdean izandako uholde bat probestuz. Lurreratzen, Josef Arimateakoaren makila mirariz eskualde honetan besterik hazten ez den arantzadun zuhaizka bilakatu zen.

Arturiar zikloko zenbait bertsioetan Glastonbury sarritan Avalom mitikotzat jo izaten da. 1333an Godofredo Monmouthekoa historialari galestarra izan zen parekotasun hau aipatzen lehenbizikoa. 1191n Glastonburyko abadiako fraideek eraikin honen hegoaldean Artur erregea eta Ginebra bere emaztearen hilobiak topatu zituztela ziurtatu zuten.

Gaur egungo herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Glastonbury erromes eta turismo erlijiotsuaren gunea da. Hemen mistizismo eta jentiltasun edo paganismoak kristau mitologiarekin bat egiten dute. Neurri berdineko beste herri ugariren antzera, gune hau ere ez da antzina zen bezain oparoa. Halere, Glastonburyk jentil edo magiazko jatorriarekin zerikusia duten produktu "alternatiboak" saltzen dituzten denda eta postu ugari ditu. Herriaren inguruan, merkatalgune berri bat garatzen ari da.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Glastonbury Aldatu lotura Wikidatan