Ingalaterrako errugbi selekzioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Flag of England.svg
Ingalaterra
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Etxean
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Kanpoan
Federakundea Rugby Football Union
Sortu: 1871
Ikurra: Lancasterreko Arrosa Gorria
Izendapena: Larrosaren XV-a
Estadioa: Twickenham Stadium, London (82.000)
Entrenatzailea: Ingalaterra Stuart Lancaster
Kapitaina: Ingalaterra Chris Robshaw
Estreinaldi Internazionala
(baita munduko lehena ere)
Eskozia Flag of Scotland.svg 4:1 Flag of England.svg Ingalaterra
1871ko martxoaren 27a
Garaipen Handiena
Ingalaterra Flag of England.svg 134:0 Flag of Romania.svg Errumania
2001eko azaroaren 17a
Porrot Handiena
Australia Flag of Australia.svg 68:10 Flag of England.svg Ingalaterra
1997ko abenduaren 6a
Munduko Errugbi Kopa
Partaidetzak 7 (aurrenekoa 1987. urtean)
Emaitza Onena 1.a (2003)
Sei Nazioen Torneoa
Partaidetzak 119
Emaitzak 36 txapelketa (12 Slam Nagusi)
Argentina-Ingalaterra.

Ingalaterrako errugbi selekzioa Europako talde onenen artean dugu, Munduko Errugbi Txapelketa irabazi duen talde europar bakarra eta Sei Nazioen Txapelketa gehien irabazi duena Galesekin batera. Mundu mailan 2011ko rankinaren arabera 5.a da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Selekzioen arteko munduko lehenengo errugbi partida Ingalaterrak eta Eskoziak jokatu zuten eta eskoziarrak 4-1 emaitzaz nagusitu ziren. 1875ean Irlandaren aurka jokatu zuen eta garaile atera zen. 1880an Eskoziari irabazi zion eta aurreneko Kalkuta Kopa eskuratu zuen. Galesen aurkako lehen partida 1881ean jokatu zuen eta garaipen zabala lortu zuen.

Home Nations[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1883an Home Nations txapelketa abiatu zuten lau nazio britainiarrek, Irlandak, Galesek, Eskoziak eta Ingalaterrak eta lehenengo bi ekitaldietan ingelesak nagusitu ziren. Ingalaterra izan zen XIX mendeko selekzio nagusia baina 1892 eta 1910 artean ez zuen txapelketarik irabazi. Bitarte horretan hegoaldeko selekzioen aurkako partidak jokatu zituzten, haiek Europara egindako biretan, hala nola Zeelanda Berria (1905), Hego Afrika (1906) eta Australia (1909). 1909an bertan Twickenham Stadium mitikoa inauguratu zuen. Gerra arteko garaian ere Bost Nazioen Txapelketa ugari irabazi zituen.

Azken "urrezko aroa"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat hamarkadetan emaitza eskasak izan ondoren 1987ko Munduko lehenengo Errugbi Txapelketan hartu zuen parte eta 1991an (bigarren txapelketan) finalera iritsi zen. Honek bultzatuta "urrezko aro" berri bati eman zion hasiera eta sei urtetan lau aldi irabazi zuen Bost Nazioen Txapelketa.

2003an Munduko Txapelketa irabazi zuen, oraindik garaipen hau lortu duen europar talde bakarra da, eta 2007an berriz ere finala jokatu zuen baina oraingoan ez zuen helburua lortu. Sei Naziotan lortu duen azken garaipena 2011koa da. 2015ean Ingalaterrak antolatu du Munduko Errugbi Txapelketa.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko Errugbi Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Antolatzailea Postua
1987 Flag of New Zealand.svg Zeelanda Berria eta Flag of Australia.svg Australia Final 1/4ak
1991 Flag of England.svg Ingalaterra Finalista
1995 Flag of South Africa.svg Hegoafrika 4.a
1999 Flag of Wales.svg Gales Final 1/4ak
2003 Flag of Australia.svg Australia Txapelduna
2007 Flag of France.svg Frantzia Finalista
2011 Flag of New Zealand.svg Zeelanda Berria Final 1/4ak
2015 Flag of England.svg Ingalaterra Liga fasea

Sei Nazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GalesItaliaFlag of Ireland rugby.svgIngalaterraFrantziaEskozia Sei Nazioen Txapelketa EskoziaFrantziaIngalaterraFlag of Ireland rugby.svgItaliaGales

Sailkapen Orokorra:

Selekzioa Jokatutako txapelketak Irabazitako txapelketak Slam nagusiak Garaipen elkarbanatuak Koroi hirukoitza Egurrezko koilara
Ingalaterra Ingalaterra 119 26 12 10 24 25
Gales Gales 121 26 11 12 20 21
Eskozia Eskozia 121 14 3 8 10 33
Flag of Ireland rugby.svg Irlanda 121 13 2 9 10 36
Frantzia Frantzia 86 17 9 8 - 18
Italia Italia 16 0 0 0 - 10
Azken eguneratzea: 2015eko martxoan
  • Txapelduna (26): 1883, 1884, 1892, 1910, 1913, 1914, 1921, 1923, 1924, 1928, 1930, 1934, 1937, 1953, 1957, 1958, 1963, 1980, 1991, 1992, 1995, 1996, 2000, 2001, 2003, 2011
  • Txapeldun elkarbanatua (10): 1886, 1890, 1912, 1920, 1932, 1939, 1947, 1954, 1960, 1973,
  • Slam nagusia (12): 1913, 1914, 1921, 1923, 1924, 1928, 1957, 1980, 1991, 1992, 1995, 2003
  • Koroa hirukoitza (24): 1883, 1884, 1892, 1913, 1914, 1921, 1923, 1924, 1928, 1934, 1937, 1954, 1957, 1960, 1980, 1991, 1992, 1995, 1996, 1997, 1998, 2002, 2003, 2014.
  • Kalkuta Kopa (67): 1883, 1884, 1890, 1892, 1897, 1902, 1906, 1910, 1911, 1913, 1914, 1920, 1921, 1922, 1923, 1924, 1928, 1932, 1934, 1936, 1937, 1939, 1947, 1949, 1951, 1952, 1953, 1954, 1955, 1956, 1057, 1960, 1961, 1963, 1967, 1968, 1969, 1973, 1975, 1977, 1978, 1980, 1981, 1985, 1987, 1988, 1991, 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2001, 2002, 2003, 2004, 2005, 2007, 2009, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015
    • Ingalaterra 67 - Eskozia 38
  • Millennium garaikurra (17): 1988, 1989, 1990, 1991, 1992, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2002, 2003, 2008, 2012, 2013, 2014
    • Ingalaterra 17 - Irlanda 11

Jokalarien errekorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontzeptua Jokalaria Datua
Puntu gehien Jonny Wilkinson 1.151 puntu
Entsegu gehien Rory Underwood 49 entsegu
Parte hartze gehien Jason Leonard 114 partida (14 urte)
Entrenatzaileak partida gehien Sir Clive Woodward 83 partida

Emakumezkoen selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flag of England.svg
Ingalaterra
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Etxean
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Kanpoan
Federakundea Rugby Football Union
Sortu: 1987
Ikurra: Lancasterreko Arrosa Gorria
Izendapena:
Estadioa: Twickenham Stadium, London (82.000)
Entrenatzailea: Ingalaterra Simon Middleton
Kapitaina: Ingalaterra Katy McLean
Estreinaldi Internazionala
(baita munduko lehena ere)
Ingalaterra Flag of England.svg 22:4 Flag of Wales.svg Gales
1987ko apirilaren 5a
Garaipen Handiena
Ingalaterra Flag of England.svg 101:0 Flag of South Africa.svg Errumania
2005ko maiatzaren 14a
Porrot Handiena
Zeelanda Berria Flag of New Zealand.svg 67:0 Flag of England.svg Ingalaterra
1997ko abuztuaren 13a
Munduko Errugbi Kopa
Partaidetzak 7 (aurrenekoa 1991. urtean)
Emaitza Onena 1.a (1994, 2014)
Sei Nazioen Torneoa
Partaidetzak 20 (aurrenekoa 1996. urtean)
Emaitzak 13 txapelketa (12 Slam Nagusi)

Emakumezkoen Ingalaterrako errugbi selekzioa Europako indartsuena da. 1987an sortu zenetik 13 aldiz irabazi du Sei Nazioen Txapelketa, bigarrenak dituen garaipenen hirukoitza baino gehiago da. Munduko Txapelketa ere birritan irabazi du, eta sei final jokatu ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970. hamarkadan hasi ziren emakumeak errugbian jokatzen Ingalaterran. Unibertsitateetako taldeak izan ziren lehenengoak. 1986 urtean Britainia Handiko selekzioak Frantziakoaren aurka jokatu zuen eta frantziarrak 14-8 nagusitu ziren. Ingalaterrako selekzioaren debuta 1987an izan zen eta 22-4 emaitzaz irabazi zion Galesi.

1991. urtean lehenengo Munduko Txapelketa antolatu zen eta ingelesak fialera iritsi ziren baina Estatu Batuek garaitu zuten 19-6ko emaitzaz. 1994an jokatu zen bigarren ekitaldia eta Ingalaterrak mendekua hartu zuen finalean amerikarrei 38-23 gailenduz. 2014 arte ez zuen bigarren txapelketarik irabazi baina 1998an ezik gainerako txapelketa guztietan finalean izan da.

1996an Sei Nazioen Txapelketa antolatzen hasi zen eta Ingalaterrak erabateko nagusitasuna erakutsi du. 1988tik aurrera Europako Txapelketa ere jokatu izan da, baina Ingalaterrak gehienetan B taldearekin hartu du parte. Hala ere bost txapelketa irabazi ditu.

2006 eta 2015 artean Gary Street izan da entrenatzailea, baina urte horretan erretiratu eta Simon Middleton-ek hartu zuen kargua.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Munduko Txapelketa:
    • Txapelduna (2): 1994, 2014
    • Finalista (4): 1991, 2002, 2006, 2010
  • Sei Nazioak:
    • Txapelduna (13): 1996, 1997, 1999, 2000, 2001, 2003, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012
    • Slam Nagusia (12): 1996, 1997, 1999, 2000, 2001, 2003, 2006, 2007, 2008, 2010, 2011, 2012
    • Koroa hirukoitza (16): 1996, 1997, 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2010, 2011, 2012, 2014
  • Europako Txapelketa:
    • Txapelduna (5): 1997, 2007, 2008, 2011, 2012
    • Finalista (1): 2004
2014an Munduko Txapelduna izan zen selekzioa.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ingalaterrako errugbi selekzioa Aldatu lotura Wikidatan