Andersonville National Historic Site

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Andersonville National Historic Site
Gune Historikoen Erregistro Nazionala (AEB)
Gune Historiko Nazionala
AndersonvilleWall.jpg
Oholesiaren gaur egungo berreraikipena.
Kokapena  Georgia, AEB
Gertueneko hiria Andersonville
Koordenatuak 31°12′23″N 84°07′24″W / 31.20639°N 84.12333°W / 31.20639; -84.12333Koordenatuak: 31°12′23″N 84°07′24″W / 31.20639°N 84.12333°W / 31.20639; -84.12333
Azalera 2.000.000 m2
Eraikitze-data 1864
Izendatua 1970-10-16
NRHP erreferentzia 70000070
Administrazioa Parke Nazionalen Zerbitzua
Andersonville National Historic Site non dagoen adierazten duen Ameriketako Estatu Batuak-ko/-go/-eko mapa

Andersonville espetxea (ingelesez Andersonville Prison) edota Camp Sumter Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan zehar Konfederatuen gerra presoen zelaia edo espetxea izan zen. Kokalekua Georgia estatuko Andersonville udalerriko lursailetan kokatzen da eta gaur egun "Gune Historiko Nazionala" izendapena darama. Kokalekuaren eremu gehiena Macon County konderriko hego-mendebaldean dago, hau Andersonville udalerriaren ekialdean kokatzen delarik. Civil War prison, Andersonville National Cemetery eta National Prisoner of War Museum eraikinak bere barne hartzen ditu. Bertan espetxeratuak izan ziren 45.000 inguru preso Unionistetatik 12.913 hil ziren, batez ere bertan jasan zituzten gosea, elikapen kaxkarra, beherakoa eta gaixotasunen ondorioz.

Baldintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espetxea 1864ko otsailean ireki zen, hasiera batean 15 oineko garaiera (4,6 metro)) zuen oholesi batez inguratutako 23 akreko lursail (93.000 m2) bat izan zen. 1864ko ekainean beste 26.5 akre (107.000 m2) gehitu zitzaizkion. Oholesiaren azalerak alde batetik 1.620 oin (490 m) eta bestetik 779 oin (237 m) zituen. Mendebaldetik bi sarbide zituen, bata "north entrance" ("iparraldeko sarbidea") eta bestea "south entrance" ("hegoaldeko sarbidea") deitzen zirelarik.[3]

Gudari unionista bat preso zelai hartara lehenbizikoz satu zenean honela deskribatu zuen:

« Leku hartara sartuz gindoazen einean, gure begiek ikusi ahal izan zuten ikuskizunak izuikaraz ia gure odola izoztu zuen, eta gure bihotzak gugandik at hastindu zituen. Gure aurrean noizkait zutik eta ekintzaile; gizon sendoak, orain eskeleto ibiltari soilak, zikin eta linburdikariz josiak. Gure gizonetako askok, euren berotasun eta sentipenaren zirarraz, seriotasun osoz honako hau ohiukatzen zuten: "Infernua al da hau? Jainkoak babes gaitzala!" eta denok leku honetatik bizirik irten zitekeen bakarra Bera izan zitekeela pentsatu genuen. Multzoaren erdigunean behinola aintzira bat izana zen, mugen barneko lur eremuaren hiru edo lau akre hartzen zituelarik, eta presoek leku zingiratsu honetako zati bat harraska harri gisa erabiltzen zuten, eta gorotzek lurzorua estaltzen zuten, horien ondorioz kiratsa itogarria zelarik. Gure 90. Gudarosteari izendatutako lursaila izurri honen muga-mugan zegoen, eta ordutik aurrera gure kezka inguru ikaragarri horren erdian udako eguraldirekin batera nola bizi izan gintezkeen izan zen.  »

Filma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996an gerra espetxe lazgarri honetan girotutako Andersonville filma estreinatu zen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andersonville National Historic Site Aldatu lotura Wikidatan