Andoni Salamero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Andoni Salamero
Bizitza
Jaiotza Zumarraga1966ko abenduaren  9a (52 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta poeta
Literaturaren Zubitegiko fitxa 677

Andoni Salamero Alberdi (Zumarraga, Gipuzkoa, 1966ko abenduaren 9a) euskal idazlea da, olerkaria. Euskal Filologian lizentziaduna,[1] lanbidez euskarako irakasle aritu izan da, Oñatiko Elkar Hezi ikastetxean. Hits&Fits talde literarioaren partaidea izan zen. Orain bioberatasun-tailerrak ematen dihardu herriz herri eta baita agur-omenaldiak prestatzen ditu inor hil denean.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zu. Ni. Bi. Bidean... (2004, Apatx)
  • " Bide ertzeko printzak " (2006, Apatx)
  • Japonia: poesiaren sumendi ezkutua (2012, Apatx). Martin Jauregialzo Arregirekin batera egina.

Beste lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

∗Beste hainbat poetarekin batera, " Euskalduna eta gaztea" Poesia eta etorkizuna. Beste sentimentalitatea", Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako argitaralpenean esku hartua.

∗Beste hainbat olerkarirekin, 1999.urtetik," Hatsa Poesia Elkartea"-k Senperen argitaratzen duen olerki-bildumetan parte hartu du.

Oskorriren Iparragirre bueltan etxera diskoan parte hartu zuen, esatari gisa.

* "Mikel eta Laja" trikitilariekin " Non zuztarra, han adarra" diskan jardundakoa-abestien hitzak zein doinuen sormenean-

JosAnton Artzeren Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat ikuskizunean lagundu zuen.

∗Pantxoa eta Peio kantarien " Lurra eta Maitasuna" diskan " Bake bidean" kantaren egilea

*Juan Mari Beltranekin, Kukai Dantza taldearekin, Pello Ramirez eta bestelako musikariekin batera " Hots larretan" diska argitaratu.

  • Aitor Biainekin eta Oñatiko Ganbara abesbatzako kideekin, bi emanaldien gidoi-lanetan aritu izan da, eta errezitatzaile gisa esku hartu du: " Bizitzaren maitasun harian"-en eta " Argiaren hotsa"-n, hala nola Ganbara Faktoriaren " Euskal Mitologia" lan berriaren kantuen sormenean. Berriki eskaintzen ari diren " Oroimenean" emanaldian dihardu narratzaile gisa.
  • Peio Ospitalekin, bere " Arnasa...hatsa...bizia..." diskan esku hartu izan du kantuen hitzak idazten eta zenbait abestiren doinua konposatzen.Mixel Ducau, Peio Ospital, Paul Smet-ekin dihardu " Arnasa...hatsa...bizia " ikuskizuna herriz herri zabaltzen
    • Mixel Ducau, Ekaitz Goikoetxea hala nola Eneko Galdos-ekin " Adi-adi izan hadi" emanaldia aurkeztu eta zuzentzen du herriz herri ikuskizun hau zabalduz.
    • Mixel Ducau, Caroline Phillips-ekin batera, " Artze, Joxan, oroituz!" ikuskizunean esku hartzen du, Joxan Artzeren obraren zabalkundea eginez.
    • Mixel Ducau, Caroline Phillips eta Andoni Egañarekin " Amerri" ikuskizuna eskaintzen ari da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Felix IBARGUTXI OTERMIN: «Andoni Salamero Alberdi», Auñamendi Eusko Entziklopedia.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.