Andrés Amorós

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Andrés Amorós
Bizitza
Jaiotza Valentzia1941eko otsailaren  15a (78 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta literatura-kritikaria
Jasotako sariak

Andrés Amorós Guardiola (Valentzia, 1941eko otsailaren 15a) espainiar saiakeragile eta literatura kritikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filologia erromanikoan doktore eta hizkuntza eta literaturako katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Complutenseko letretako fakultatean espainiar literatura irakasten eta literatura-kritikak argitaratzen ditu aldizkari garrantzitsuetan.

1973an Literatura Kritikaren Sari Nazionala bereganatu zuen, 1978an Espainiako Errege Akademiaren Fastenrath saria eta 1980an Saiakeraren Sari Nazionala. Bere saiakera ezagunen artean aipagarriak dira: Gaur egungo nobelagintza. Sarrera (1966, hiru argitaraldi izan dituena), Eugenio d´Ors, literatura kritikoa (1971), Ramon Pérez de Ayalaren nobelagintza intelektuala (1972), Clarín eta La Regenta (1984), Zezenak eta kultura (1987), etab.

Antzerkigintzari dagokionez, Liztorra izeneko Don Juan Tenorioren bertsio bat idatzi zuen 1985ean, eta abuztuan Elxen antzeztu ohi den Elxeko misterioa Erdi Aroko eliz antzerki lanean ere parte hartzen du urtero. 1996an, Simeon Estilitaren elezaharra oinarritzat harturik, bere lehen saioa egin zuen eleberrigintzan. Zezenzalea eta zezenketa-literaturan jakituna, Sánchez Mejías toreatzaile eta olerkariari buruzko aditua da, eta ikerketa horien ondorioz Ignacio Sánchez Mejías liburua argitaratu zuen 1998an.

Komisario-lanak egin ditu antzerki- eta literatura-gaietako erakusketetan: "Caricaturas teatrales de Fresno"; "Ramos Carrión y la zarzuela"; "Clarín y la Regenta"; " Francisco Ayala"; "Letras de España"; "La vuelta al mundo en 80 libros" y "Manuel Machado, poeta modernista". Gaur egun, esRadioko "Música y Letra" programa zuzentzen du.

Kultura Valentziarreko Errege Akademiako ohorezko kidea izateaz gain, 2000-2004 urteen artean Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionaleko zuzendaria izan zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tauromakia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La tauromaquia de Marcial Lalanda
  • Suertes y Toreros
  • Coautor de Los Toros en Madrid
  • El llanto por Ignacio Sánchez Mejías, de Federico García Lorca
  • Escritores ante la fiesta (de Antonio Machado a Antonio Gala), 1993.
  • Lenguaje taurino y sociedad, 1990.
  • Toros y cultura, 1987.
  • Toros, cultura y lenguaje, 1999.

Filologia, kritika eta historia literarioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La novela intelectual de Ramón Pérez de Ayala, 1972.
  • Subliteraturas, Esplugues de Llobregat: , 1974
  • Introducción a la novela contemporánea, 1989
  • Introducción a la novela hispanoamericana actual, 1973
  • Sociología de una novela rosa, 1968
  • Eugenio d'Ors, crítico literario, 1971
  • Vida y literatura en Troteras y danzaderas, 1973
  • Historia de los espectáculos en España
  • Análisis de cinco comedias (Teatro Español de la posguerra)
  • Luces de Candilejas (Los espectáculos de España 1898-1939)
  • Momentos mágicos de la literatura

Sorkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • On Kixote operaren libretoa
  • El juego de las parejas, eleberria.
  • Diario cultural, 1983.
  • Ludia, 1983.
  • La nueva vida de Alfonso Quesada, 2006.
  • Me llaman Simeón.

Edizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Rayuela, 1989.
  • Belarmino y Apolonio, 1989.
  • A.M.D.G., 1990
  • La última corrida, 1995.
  • Don Juan Tenorio
  • La verbena de la Paloma
  • La señorita de Trévelez eta ¡Que viene mi marido!
  • El verdugo de Sevilla eta La venganza de Don Mendo
  • Los buenos días perdidos eta Anillos para una dama
  • La carroza de plomo ardiente eta Coronada y el toro
  • El álbum familiar; Bajarse al moro; La estanquera de Vallecas eta La sombra del Tenorio

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]