Andrés Antonio Gorbea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Andrés Antonio Gorbea
Andrés Antonio de Gorbea y Gancedo.jpg
Bizitza
Jaiotza Aiara1792
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza Santiago1852 (59/60 urte)
Jarduerak
Jarduerak matematikaria eta ingeniaria

Andrés Antonio de Gorbea y Gancedo (Menagarai, Euskal Herria, 1792 - Santiago, Txile, 1852), euskal herritar matematikaria eta ingeniaria izan zen, Espainiako militarra eta Txileko Unibertsitateko Fisika eta Matematika Zientzien Fakultateko sortzailea eta lehen dekanoa.

Oso gaztea zela Bergarako Errege Mintegian sartu zen, non zientzia zehatzetan nabarmendu zen. Hogei urte bete baino lehen, bazen seminarioko ordezko irakaslea. Iberiar Penintsulako Gerra gertatu zenean Espainiako armadan sartu zen eta kapitain maila lortu. Gerra ostean, Toledora erretiroa hartu zuen eta irakaskuntzan aritu zen.

Politika-esetsaldia dela eta, Gorbea erbesteratu zen, lehenik Parisen eta gero Londresen. Hiri horretan da non Bretainia Handiko Txileko ministro ahalguztidunak, Mariano Egaña jaunak, kontratatua izan zen, herrialde hartako Institutu Nazionalean eskolak emateko. Hego Amerikako herrialde horretara 1826an heldu zen.

Hegoamerikar herrialdeko egonaldian, Gorbeak ingeniaritza arloko ikerketak eta ikasketak zabaltzen jardun zuen, lagunduz, besteak beste, ingeniaritzari buruzko liburuen itzulpenean. Lan horrek Institutu Nazionaleko errektore ordearen izendapena ekarri zion. hainbat herri lan garrantzitsuetan ere parte hartu zuen, hala nola, Valparaíso eta San Felipe arteko errepidea eta Mapocho ibaiaren babesak. Akademia militarrean ere eman zituen eskolak.

1843. urtean Txileko Ingeniari Zibilen Kolegio sortu berriaren zuzendari izendatu zuten. Txileko Unibertsitateko Fisika eta Matematika Zientzien Fakultate sortu berriaren sorreran ere parte hartu zuen. Museo Nazionalaren zaintzaile ere izan zen.

Haren ohoretan, Araucanía eskualdeko Gorbea hiriak haren izena dauka.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]