Andragunea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andragunea
Datuak
Motaerakundea
HerrialdeaEuskal Herria
Agintea
Egoitza nagusi
Facebook: andragunea.emakumeontopagunea Twitter: andragunea Edit the value on Wikidata

Durangoko Andragunea emakumeen topalekurako eta prestakuntzarako tokia da, Laritz dorrean kokatua.[1] Gizon eta emakumeen berdintasun harremanak errezteko espazioa. Durangoko mugimendu feministaren eskariz, Udal Berdintasun Kontseiluak bultzatutako Durangoko emakumeen etxea.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espazio fisiko horren sorrera Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan emakumeak ahalduntzeko eskolekin lotuta dago, hau da, udal berdintasun arloek antolatutako proiektuekin. Andragunearen irekiera ofiziala 2009ko martxoaren 7an egin zen.[3] Inagurazio egunean omenaldia egin zitzaien, bai euren lanbideetan, bai kirol arloan berdintasunaren aldeko apostua eta lana egindako emakume aitzindariei. Irekiera ekitaldien programazioaren barruan, martxoaren 5etik 29ra bitartean "Erraketistak" izeneko erakusketa ere antolatu zen Durangoko Arte eta Historia Museoan,

Jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko hirugarren Emakume etxea izan zen Durangokoa, Ermua eta Balmasedakoaren ondoren. Hasiera batean Pinondo Etxea izeneko eraikinean zabaldu zituen ateak eta 3 ikastaro eskaini zituen, eskualdeko emakumeak ahalduntzeo eskola sarea sortzen joateko asmoz. Apurka-apurka ikastaro eskaintzak gehituz joan ziren, horrela, 2012/2013 ikasturtean, guztira 283 emakumek parte hartu zuten parte antolatutako hogei bat ikastarotan [4] Horrez gain, 2012an euskarazko irakurketa taldea ere bultzatu zen.[5]

Andragunea, beste zerbitzu batzuen artean, haurtzaindegia, dokumentazio gunetxoa, emakume artistentzako erakusketa gunea,[6][7][8] Udal Berdintasun Kontseiluaren egoitza eta feminismoaren esparruan ziharduten beste elkarte batzuk biltzeko lekua eskaintzen zuen etxe bihurtu zen.

Durangoko Andragunea.Laritz Dorrea

Eskaintzen ziren jardueren programazioa finkatu ahala ordea, jarduera horiek burutzeko lekurik eza nabaria zen, argi zegoen beharrezkoa zela berdintasun gaiei buruzko informazioa eta aholkularitza emateko zentro propioa izatea, udalerriko biztanleentzat erreferentziazkoa izango zena. Horrela bada, 2015an HB Bilduk Andragunea Pinondo Etxetik Laritz Dorrera eramatea proposatu zuen.[9]

2017an zabaldu zituen ateak Andraguneak egoitza berrian.[10][11][12]Inaugurazio ekitaldirako deialdi eta gonbidapen[13] zabala egin zen. Harrezkero ikastaro kopuru zabalagoa antolatzeko aukera sortu zen eta interesak gora egin zuen.[14] [15][16] [17][18] Hainbat erakusketa ere antolatu izan dira,[19][20]baita, poesia emanaldi musikatuak ere.[21] [22] Hitzaldiek ere tartea izan dute.[23] [24]Museoetara irteerak eskaini izan dira.[25]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumeen arteko topaketa eta hausnarketarako gune berriak aukera ematen du ekimen berriak sortzeko, jatorri eta kultura ezberdinetako emakumeen sektore ezberdinen kezkak jasotzeko, IKTen erabilera,[26] batukada feminista, euskarazko eta gaztelaniazko irakurketa klubak, autodefentsa ikastaroak, komunikazio trebetasunak, etab.

Andragunea espazioak ahalduntze-ikastaroetako ikasleen, emakume-elkarteen eta feministen arteko harremanak errazten ditu, mugimendu feministaren barruan gaur egun dauden eztabaidak zabalduz.[27] Plataforma mistoekin eta berdintasunaren aldeko gizon-taldeekin aliantzak eraikitzeko aukera ematen du.Beren lokaletan, udaleko langileek prestakuntza jasotzen dute, Udal Berdintasun Planean ezarritako helburuak betez, eta, horrekin guztiarekin, tokiko administrazio publikoak gizartea demokratizatzen laguntzen du.

Urteurrena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nagore Uribe-Etxebarria eta Kety Arrabal Navas

2024an 15 urte betetzen ditu Andraguneak, Nagore Uribe-Etxebarria Olabarrieta Berdintasun dinamizatzaileak eta Kety Arrabal Navas Berdintasun teknikariak adierazpen hauek egin dituzte urteurreneko ospakizunen harira:

Emakumeek espazio seguru lez ikusi eta sentitzen dute Andragunea, eta horixe da espazio honek izan dezakeen ebaluaziorik onena[28]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Andragunea: emakumeen topalekua eta informazioa lekua da» www.durangonbizi.net (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  2. «Andragunea, Durangoko emakumeen etxea» Soberanías (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  3. «Herriko emakumeak omenduz inauguratu dute Andragunea - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  4. Andragunea, Durango. (2020.03.16). Ahalduntze ikastaroak. ISBN http://www.durangon.com/andragunea-ofrecera-una-quincena-de-cursos-de-empoderamiento/..
  5. «andereak: Ekintza berri bat Andragunean: Irakurketa taldea / Nueva actividad en Andragunea: Grupo de Lectura» andereak 2012-04-11 (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  6. «Andragunea invita a la ciudadanía a una visita guiada a la exposición 'Lesbianismoa' el próximo miércoles» Mugalari Kultura 2015-06-20 (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  7. «8M PROGRAMA: argazki erakusketa Andragunean» www.durango-udala.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).[Betiko hautsitako esteka]
  8. (Gaztelaniaz) ««Es la primera vez que sacamos nuestra obra fuera de Kultur Etxea»» El Diario Vasco 2010-01-30 (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  9. (Gaztelaniaz) «EH Bildu propone reubicar Andragunea en Lariz Torre y llevar Turismo a Kurutzesantu» durangon.com 2015-11-25 (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  10. «RECIÉN INAUGURADA · ¿Sabes qué es la casa de la mujer Andragunea de Durango y qué pretende?» Mugalari Kultura 2017-03-07 (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  11. (Gaztelaniaz) «Andragunea se empodera y pasará a ocupar la Torre de Lariz» durangon.com 2016-05-13 (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  12. (Gaztelaniaz) «Andragunea quiere convertir Lariz Torre en un punto de referencia para la juventud» durangon.com 2016-09-08 (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  13. «Emakume guztiak gonbidatu dituzte Andragunearen inauguraziora - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  14. «Andraguneak ikastaro berriak eskainiko ditu» Bizkaiko Hitza 2016-09-16 (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  15. «Gazteentzako autodefentsa ikastaroa nobedade, espazio berria duen Andragunean - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  16. «Elektrizitate ikastaroa eskainiko diete emakumeei Andragunean - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  17. (Gaztelaniaz) «Miren Amuriza cierra el ciclo de conversaciones literarias de Andragunea» El Correo 2019-06-18 (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  18. «Andraguneak mekanika ikastaroak antolatu ditu emakumeak ahalduntzeko - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  19. (Gaztelaniaz) Durango, M. DÍAZ |. (2017-06-30). [http://www.elcorreo.com/bizkaia/duranguesado/201707/01/andragunea-impulsa-arte-feminista-20170630215655.html «Andragunea impulsa el arte feminista a trav�s de un concurso»] Bizkaia - El Correo.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-02).
  20. (Gaztelaniaz) «Andragunea convoca un certamen artístico junto a otras 7 casas de mujeres de Euskadi» durangon.com 2017-07-01 (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  21. «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Literatura emanaldi musikatua Durangoko Andragunean» www.uberan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  22. «BGIB BULETINA 48. zk.» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  23. «Irantzu Varela Andragunean - Durango - 2017-04-03» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  24. «El cuento de la subrogada - - 2019-05-07» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).[Betiko hautsitako esteka]
  25. «Arte Ederren Museora irteera antolatu du Andraguneak - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  26. (Gaztelaniaz) «Un aula con ordenadores abierta a todas las mujeres de Durango dinamizará Andragunea» durangon.com 2017-09-12 (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  27. (Gaztelaniaz) «M8ko greba feminista antolatzeko bilerak egingo dituzte Andragunean» durangon.com 2019-01-17 (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  28. «"Emakumeek espazio seguru lez ikusi eta sentitzen dute Andragunea, eta horixe da espazio honek izan dezakeen ebaluaziorik onena" - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]