Andramendi Beasaingo ikastola
| Andramendi Beasaingo ikastola | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Beasain |
| Koordenatuak | 43°02′51″N 2°12′05″W / 43.0474287°N 2.2015064°W |
![]() | |
| Zuzendaria | Tere Irastortza |
| Kontaktua | |
| Helbidea | Urbialde plaza, 2 |
| Webgune ofiziala | |
Andramendi ikastola edo Beasaingo ikastola Beasaingo (Gipuzkoa) ikastola da, Andramendi Irakaskuntzako Kooperatiba Elkartearen jabetzakoa. Haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta DBH etapak eskaintzen ditu. Gaur egun 0-16 urte arteko ikasleak hartzen ditu. 1996an sortu zen, Alkartasuna Lizeoa ikastetxe publiko bihurtu zenean. 2023. urtean, 380 ikasle[1] zituen.
Herri onurako kooperatiba bat izateak gurasoak gidari izatea ahalbidetzen du.[1]
Instalazioak eta zerbitzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beasaingo Urbialde plazako 2. zenbakian duen egoitzan, haur hezkuntzako, lehen hezkuntzako eta DBHko irakaskuntzaz gainera, zerbitzu hauek eskaintzen ditu: ludoteka (goizez), inguruko baserrietatik hornitutako jantoki ekologiko eta autogestionatua, eta liburutegia.[2] Ordutegi zabala du ikastolak, 7:30etik 18:00etara.[1]
Kiva jazarpenaren aurkako programa ezarria du Andramendik, arazo hori prebenitu eta bideratzearren.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1965eko urtarrilaren 7an sortu zen Beasaingo ikastola, Loinazko Andre Mariaren Parrokia Eskola izenarekin, eta 1967/1968 ikasturtean hartu zuen Alkartasuna Lizeoa izena.
1993. urtean, Lizeoa irakaskuntza publikoari emateko bideari ekin zitzaion. Gurasoen arteko hainbat eztabaida eta auzitegietan hainbat errekurtso izan ondoren, 1997ko ekainaren 15ean, Alkartasuna Lizeoa ikastetxe publiko bihurtu zen, eta Eusko Jaurlaritzaren esku geratu, gurasoen artean eta beasaindarren artean aldekoen eta kontrakoen arteko banaketa eta eztabaida handia izanik.[3]
Sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikastolak ikastetxe publiko bihurtzeko antolatutako prozesuaren ondoren sortu zen Andramendi Beasaingo ikastola. Alkartasuna Lizeoaren eraikina Hezkuntza Sailaren esku geratu zen, nahitaezkoak ziren bazkideen bi herenen aldeko botoak lortu ez arren,[3] eta orduko 40 miloi pezetarekin ekin behar izan zion Beasaingo ikastolak bere ikastola proiektua gauzatzeari.
1996an abiatu zen Andramendi ikastola, 149 haurrekin.[4] Hasierako ikasturte hartan, Andramendiko ikasleek Senpereko geletan ikasten zuten, eta CAF lantegiko lorategietan zuten jolastokia.[3] 1997an aldatu zen ikastola gaur egungo egoitzara,[3] Urbialde plazako 2. zenbakira. Tere Irastortzak hartu zuen ikastolaren zuzendaritza.
Ikastola 1996an abian jartzerako, Geurea Ikastola Kultur Elkarteak hartu zuen gidaritza juridikoa. 1997an, Geurea Ikastola Kultur Elkartea titular izanik onartu zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikastolaren irekiera, eta abian jartzeko baimena eman. Haur hezkuntza irakastea baimendu zen.
1998ko uztailaren 21eko aginduz, Beasaingo ikastolaren titularitatea Andramendi Irakaskuntzako Kooperatiba Elkartearena izatera igaro zen.
1999ko otsailaren 24ko aginduz, lehen hezkuntza ere irakastea baimendu zen.
DBHrako lehen eskaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1998an, Andramendi Irakaskuntzako Kooperatiba Elkarteak DBH ematen hasteko baimena eskatu zuen. Obrak egin ondoren, proiektua ekonomikoki sostengatuko zuen Kilometroak antolatu zuten. Hala ere, 1999ko ekainean, Hezkuntza Sailak ez zuen DBHrako baimena eman, beharrezko arkitektura arauak betetzen ez zirela eta.
DBHrako bigarren eskaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]DBHrako bigarren eskaria 2010eko Errege Dekretuaren arabera egin zen. 2012ko maiatzean aurkeztu zuen aurreproiektua Beasaingo ikastolak Lurralde Ordezkaritzan, Euskal Herriko Ikastolak elkarteko ordezkariekin eta Beasaingo alkatearekin batera. Proiektu horri emandako lehen ezezkoa 2012ko azaroaren 20an jaso zen, Hezkuntza Saileko Unitate Teknikoko aparejadoreren bisitarik jaso gabe.[5][6][7]
2015eko udaberrian jaso zuen Beasaingo ikastolak DBHko eskolak emateko behin-behineko baimena. Irailean obrak hasi zituen, eta DBHko eskolak emateko behar diren 1200 metroak obratu ziren, 2010eko Lege Dekretura egokitzeko.[8]
2016/2017 ikasturtean, derrigorrezko hezkuntzako etapa guztiak dituen lerro bakarreko ikastola osatu zuen (0-16 urte bitartea). [9]
Kilometroak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kilometroak 01
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2001ean, Andramendi ikastolak antolatu zuen Kilometroak festa; Beasainen egiten zen bigarren aldia zen. Urte hartako Kilometroak jaialdiaren antolatzaileekin bildu ziren Joanito Agirre eta Manolo Dorronsoro, ikastolaren sorreran zeuden gurasoak, aurreneko Kilometroak festa (1977. urtean Beasainen eta Lazkaon egina) nola antolatu zuten azaltzeko.[10] [11][12]
Kilometroak 21
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2021ean, Lazkaoko San Benito ikastolarekin eta Ordiziako Jakintza ikastolarekin batera, Kilometroak 2021 antolatu zuen Andramendik.[13][14][15][16]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Prado, Oihana. (2023-02-11). «Andramendi, ikastola berritzaile eta sortzailea» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2025-10-24).
- ↑ «Zerbitzuak» www.beasaingoikastola.eus (kontsulta data: 2025-10-24).
- ↑ a b c d Garmendia Larrañaga, Joxe. «Andramendi Ikastola. Beasain» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Eusko Ikaskuntza) (kontsulta data: 2025-10-24).
- ↑ Zubiria Kamino, Pello. (2013-12-05). «Beasaingo Andramendi ikastola: dirua ez, baimena eskatzen» Argia (kontsulta data: 2025-10-24).
- ↑ «Beasaingo Andramendi ikastolari DBH eskaintzeko baimena ukatu dio Jaurlaritzak» Argia (kontsulta data: 2025-09-05).
- ↑ «Beasaingo Andramendi ikastola: dirua ez, baimena eskatzen» Argia (kontsulta data: 2025-09-05).
- ↑ «Erantzunaren zain, «luze iritzita»» Goierriko Hitza 2013-12-04 (kontsulta data: 2025-09-05).
- ↑ Gurrutxaga, Iñaki. (2013-09-06). «Beasaingo Ikastolak DBH eskatzeko festa egin du» Goierriko Hitza (kontsulta data: 2025-09-05).
- ↑ «1996-2001» www.beasaingoikastola.eus (kontsulta data: 2025-09-04).
- ↑ Idurre Eskisabel, Gurutze Izagirre. (2001). «Orain dela 25 urteko Kilometroak 77 ekintzaren izpiritua berreskuratu nahi dugu» Beasain Jaietan (Beasain: Beti Bizi kultur elkarte): 61-62..
- ↑ Nekane Altuna, Alazne Iturriotz. (2001). «Kilometroak sekulorun sekulotan» Beasain Jaietan (Beasain: Beti Bizi kultur elkartea): 39-40..
- ↑ Loinaz, Agirre. (2001). «Kilometroak 2001, Beasainen, urriaren 7an» Beasain Jaietan (Beasain: Beti Bizi elkartea): 46-47..
- ↑ «Kilometroak Goierrin, lehen ekimenak martxan - Beasain» gitb.eus (kontsulta data: 2025-09-05).
- ↑ Urain, Jon O.. (2021-03-23). «Beasain, Lazkao eta Ordizia artean egingo dute aurtengo Kilometroak» Berria (kontsulta data: 2025-09-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) UNANUA, JUANTXO. (2021-10-03). «Beasain, ante su tercer Kilometroak» El Diario Vasco (kontsulta data: 2025-09-05).
- ↑ «Kilometroak 2021, Beasaingo Andramendi, Lazkaoko San Benito eta Ordiziako Jakintza ikastolen alde» EITB 2021-10-01 (kontsulta data: 2025-09-05).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Garmendia Larrañaga, Joxe: «Andramendi ikastola. Beasain», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- Andramendi ikastolaren webgunea
- Euskal Herriko Ikastolak elkartearen webgunea
- «Etorkizunari begirako festa», Goierriko Hitza, 2016-01-17.
