Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Azkoitia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Andre Mariaren Jasokundearen eliza
Iglesia de Santa María la Real (Azkoitia).jpg
Andre Mariaren Jasokundearen elizaren irudia.
Kokapena
kokapenmapa
Helbidea Jesusen Bihotza Agurgarriaren plaza, Azkoitiko Alde Zaharra
Koordenatuak 43° 10′ 42″ N, 2° 18′ 43″ W / 43.17829167°N,2.31180833°W / 43.17829167; -2.31180833Koordenatuak: 43° 10′ 42″ N, 2° 18′ 43″ W / 43.17829167°N,2.31180833°W / 43.17829167; -2.31180833
Historia eta erabilera
Izenaren jatorria Maria
Elizbarrutia Donostiako elizbarrutia
Arkitektura
Estiloa pizkundea

Andre Mariaren Jasokundearen eliza Pizkunde estiloko tenplu katolikoa da, Gipuzkoako Azkoitia herrian dagoena. Azkoitiko Alde Zaharrean dago, Jesusen Bihotza Agurgarriaren plazan eta Idiakez dorrea edo Etxe Beltz jauregia eta Barriken iturriaren alboan. Balio handiko multzo monumentala osatzen dute hiru elementuek.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru habearte ditu, eta erdikoa alboetakoak baino zabalagoa da, alboetako horiek, ordea, kaperak dauzkate. Zortzi zutabe ditu euskarri nagusi, eta zortziek kapitel korintiarra dute. Kupulak petxina gainean daude.

Kanpotik eta barrutik, kontrahormak ditu, eta argia sartzeko, habearteen zati guztiek beirateak dituzte. Harlanduz egina dago, eta hormarik gehienak igeltsuztatuak ditu, manposteriaz eginak.

Kanpo aldean, arkupea gehien nabarmentzen da: zirkuluerdiko sei arku ditu, eta horiei eusteko, zutabe toskanarrak (lore handiak dituzte gorengo aldean).

Ataria ere nabarmentzeko modukoa da (Jose Lizardik egina da); horma-konka baten itxura du, eta triangelu formako frontoia du gainean. Eguna geri den dorrea ez da jatorrizkoa, eta 2007an berritu egin zuten.

Ama Birjinaren erretaula ere aski interesgarria da (barrokoa da, XVII. mendekoa). Alboetako kaperak XVIII. mendekoak dira. Parrokia honek duen elementurik garrantzizkoena organoa da, Aristide Cavaillé-Coll handiak eraiki zuen azkena (1898koa). Egiazko artelana da, eta soinu bikaina du.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Azkoitia) Aldatu lotura Wikidatan