Andreas Prokop
Itxura
Andreas Prokop | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bohemiako Erresuma, 1380 | ||
Herrialdea | Bohemiako Erresuma | ||
Heriotza | Lipany (en) , 1434ko maiatzaren 30a (53/54 urte) | ||
Heriotza modua | : guduan hila | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiza eta militarra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Andreas Prokop edo Prokop Handia (txekieraz Prokop Veliký; 1380 aldean - Lipany, 1434ko maiatzaren 30a) hustar buruzagia izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Husiten matxinada gertatu zenean, Jan Žižkaren ondoan jarri zen, eta taboriten buruzagi bihurtu zen 1424an. Hungaria, Silesia, Lusazia, Misnia, Saxonia eta Frankoniaren aurkako espedizioen gidari izan zen, baina hustar moderatuen, Pragako biztanleen eta aitoren semeen laguntza galdu zuen. Haien aurka borrokatu nahi izan zuen Prokop Handiak, baina gerra galdu eta Lipanyn hil zen borrokan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.