Andunië

Wikipedia, Entziklopedia askea

Andunië Tolkienen legendariumean, izen bereko badian, Andustarren dagoen portu bat da, eta, hasieran, Numenorreko hiririk garrantzitsuena, uhartearen hiriburua baitzen, eta hara iristen baitziren, nagusiki, Tol Eressëako Eldarren itsasontziak. Bere izenak, "Eguzkiaren tokia" esan nahi du quenya hizkuntzan. Elrosen ondorengo zen Silmariënen seme zen Valandili, lehen aldiz eman zioten Anduniëko jauna izeneko titulua, eta, bere ondorengoak, fededunen agintariak izan ziren, erresumako politiketan paper garrantzitsu bat betetzen jarraitzen dutenak.

Baina, Sauronen itzala Numenorren gainera iristen ari zenez, Armenelos, Andunië baino hiri garrantzitsu eta handiagoa bihurtu zen. Erresumaren amaiera aldera, gainontzeko fededunak, erregearen gizonek disidentetzat jo zituzten, eta asko, Romenna eta ekialdeko beste eskualde batzuetara erbesteratuak izan ziren, Anduniëko jaunak barne.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]