Andutz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Andutz
2016 andutz.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 612 m
Geografia
Koordenatuak 43° 16′ 00″ N, 2° 19′ 00″ W / 43.2667°N,2.3167°W / 43.2667; -2.3167Koordenatuak: 43° 16′ 00″ N, 2° 19′ 00″ W / 43.2667°N,2.3167°W / 43.2667; -2.3167
Herrialdea Euskal Herria
Mendikatea Izarraitz
Herrialdea Espainia
Lurraldea Euskal Autonomia Erkidegoa eta Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Itziar

Andutz Deban (Gipuzkoa) dagoen mendia da, Itziar auzoa oinetan duena. Iparraldean Txorobillar (480 m) eta hegoaldean Saltsamendi (590) mendiekin batera mendilerro txiki bat osatzen du, hego-ipar ardatzean, Izarraitz mendilerroaren luzapentzat har daitekeena. Izarraitz bezalaxe, gune karstikoa da, eta Saltsamendiko gailurretik banatzen duen Urkutxu lepotik dolina ikusgarriak daude. Gailurrean gurutzea dago eta metro batzuetara dagoen puntu altuenean erpin geodesiko bat.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondairak dioenez, Itziarko eliza erakitzen ari zela, jentilak harriak bota zituzten harantz. Huts egin zuten, ordea, eta harriak Andutzetik Saltsamendira dauden parajera erori ziren, eta egun ikus daitekeen harrigunea osatu zuten.

Igoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohiko igoera Itziartik abiatzen da. Industriagunearen hasieran zementozko bide bat abiatzen da ezkerretara Teleixa baserrira. Baserrira heldu baino lehen, seinale batek markatzen du igoeraren hasiera. Teleixa baserritik bertatik ere abiatzen da bide bat gailurrera heltzeko, malda txikiagokoa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.