Anemia kaltegarri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Anemia kaltegarria B12 bitaminaren ezak sortzen duen anemia mota bat da, gaixotasun autoimmunentzat jotzen dena. Bitamina horren gabeziak globulu gorrien eraketa -hots, eritropoiesia- eragozten du, anemiaren ohiko sintomak agertuz.

B12 bitamina (kobalamina ere deitua) heste meharrean xurgatzen da, eta funtsezko zeregina burutzen du eritrozitoen sorrera prozesuan. Xurgapen hori gerta dadin beharrezkoa da urdailak ekoizten duen F faktorea edo faktore intrintsekoa (antza, faktore horrek B12 bitaminaren pinozitosia errazten du). Faktorerik ezean hartutako kobalamina ez da xurgatzen eta ez da odolera eta hezur-muinera iristen, anemia kaltegarria agertuz.

Gaixotasun autoimmune honen ondorioz organismoak faktore intrintseko sortzen duten urdailaren zelulen aurkako antigorputzak ekoizten ditu, atrofia gastrikoa eraginez eta faktore intrintsekoaren sorrera inhibituz.

Anemia kaltegarria beste gaitz autoimmuneekin batera ager daiteke: besteak beste diabete mellitus 1, Addisonen gaixotasuna, Crohn gaitza, miastenia gravis, Hashimotoren tiroditisa, etab.

Gaitzak eritrozitoen kopurua asko jaisten du. Eritrozitoak, bestalde, handitu egiten dira. Leukozito eta plaketen kopurua ere txikitu egiten da. Honen guztiaren ondorioz honako sintoma hauek agertzen dira: nekea, zurbiltasuna, arnasa hartzeko arazoak, beherakoak, odoljarioak eta hainbat kalte neurologiko.

Tratamenduari dagokionez B12 bitamina hartu behar da, injekzioaren bidez. Aho bidezko hartualdia ez da egokia, bitamina heste meharrean xurgatzen ez delako.