Edukira joan

Faktore intrintseko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Faktore intrintsekoa urdaileko mukosaren zelula parietalek ekoizten duten glukoproteina da, ezinbestekoa dena B12 bitamina hesteetan behar bezala xurgatzeko. Bere pisu molekularra 60.000 dalton ingurukoa da.

Digestio prozesuan urdaileko azido klorhidrikoak B12 bitamina elikagaietatik askatzen du. Askatutako B12 bitamina faktore intrintsekoari lotzen zaio, konplexu bat sortuz. Konplexu horren sorrera ezinbestekoa da B12 bitamina heste meharrean gero xurga dadin [1].

Faktore intrintsekoaren gabezia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Faktore intrintsekoaren gabeziak anemia pernizioso izeneko gaitza sortzen du. Jatorri autoimmuneko gaitza da. Gaixoen immunitate-sistemak autoantigorputzak sortzen ditu, urdaileko zelula parietalak kaltetzen dituztenak (ondorioz, zelula horiek ezin dute faktore intrintsekoa ekoitzi). Gerta daiteke ere autoantigorputz horiek zelula parietalen aurka ez, baizik eta faktore intrintseko beraren aurka jotzea, bere jarduera inhibituz. Bi kasuetan ondorioa bera da: faktore intrintsekoak ezin du bere funtzioa burutu [2].

Gastritis atrofikoak, esaterako, faktore intrintsekoaren gabezia dakar. Patologia autoimmune honetan immunitate-sistemak urdaileko zelula parietalak kaltetzen ditu. Era berean, ultzera gastrikoek aipatutako zelulak kaltetu ditzakete [3].

Azpimarratzekoa da anemia perniziosoa agertzeko urte luzeak behar direla, faktore intrintsekoa urdailean sortu ez arren gibelak B12 bitaminaren kopuru handiak gordetzen dituelako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. anticuerpos antifactor intrínseco labtestsonline.es
  2. R. De Paz y F. Hernández-Navarro (2005ko abendua): Manejo, prevención y control de la anemia perniciosa Scielo. Aula Médica Ediciones]
  3. What Causes Pernicious Anemia? National Heart, Lung, and Blood Institute (2011ko apirilaren 1ean)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]