Aneurisma[1] (ἀνεύρυσμα, aneurysma, "dilatazioa", ἀνευρύνειν, aneurynein, "dilatatzea" hitzetik ekarria) arteria edo bena baten paretak hautsi edo dilatatzean eratzen den handitua da, odolbilduz eta odolez betea. Edozein odol hoditan gertatu daitezke baina batzuetan bereziki garrantzitsuak dira heriotza eragin dezaketelako, besteak beste, burmuineko Willisen zirkuitu edo poligonoko aneurisma eta torax zein abdomen mailako aneurisma aortikoak. Aneurismak bihotz infartu baten ondorioz ager daitezke.
Aneurismen tamaina handitzen den heinean odol basoaren apurtzeko arriskua eta odol jarioa emateko arriskua handitu egiten dira[2]. Ahuldutako odol hodiaren pareta baten ondorioz gertatzen dira eta hereditarioak edo hartutako gaixotasunak izan daitezke. Horrez gain, trombosi zein emboliak eragin ditzakete.
Aneurisma faltsuak, pseudoaneurisma gisa ezagutzen direnak, odol hodi batetik gertatzen den odol jarioa da, basoaren ondoan metatzen dena eta inguruko ehunagatik mugatua gelditzen dena. Odolez betea gelditzen den eremu honek odol jario gelditzeko tronbosi (koagulo) sortuko du edota inguruneko ehunaren apurketa eragingo du.[3]
Pseudoaneurismak arteria zulatzen duen traumatismo baten ondorioz sor daitezke, esaterako labana edo bala baten ondorioz,[4] ebakuntza baten eraginez eta arterian zuzenean egiten diren txertoen ondorioz.[5]
Aneurismak berien forma eta tamainia makroskopikoaren arabera izan daitezke, fusiformeak edo sakularrak. Aneurisma baten forma ez da gaixotasunarekiko espezifikoa.
Aneurisma sakularrek forma esferikoa dute eta odol hodiaren paretaren zati bat baino ez dute hartzen, odol hoditik ateratzen den bola bat izango balitz bezala. Tamainari dagokionez 5 eta 20cm bitarteko diametroa dute eta normalean trombosi baten bitartez partzialki edo erabat beteta daude. Mota honetako aneurismak garunean egon ohi dira eta persona helduetan ohikoagoak dira.
Aneurima fusiformeak, diametro eta luzeerari dagokionez, oso aldakorrak dira; haien diametroa 20cm baino handiagokoa izan daiteke. Askotan goranzko aorta, aorta mako eta aorta abdominalaren zati handiak hartzen dituzte eta ez horren maiz, arteria iliakoena.
Sintomak aneurismak garuneko egituraren bat bultzatzen duenean ager daitezke. Era berean, sintomak aneurismaren apurketa gertatu denaren arabera alda daitezke; izan ere, batzuetan aneurisma puskatzen den arte ez da sintomarik aurkezten. Puskatu ez den aneurisma baten sintomak ondorengoak dira:
Tomografia bidezko eskaner (CT) baten bidez hemorragia subarakidoniko baten arrastoak aurkitzen direnean puskatutako garuneko aneurismaren diagnostikoa egiten da. CTak apurtu den aneurisma ez dagoela esanez gero, baina datu klinikoetan oinarrituz horren presentziaren susmoa badago, likido zefaloerrakideoan odola aurkitzen den jakiteko puntzio lunbarra egiten da. Angiografia tomografiko konputarizatua angiografia tradizionalaren alternatiba bat izan daiteke arterien kateterizazioa ekiditeko. [citation needed]
Historikoki, aneurisma arterial tratamendua interbentzio kirurgikora mugatua egon da, baita aneurismaren eboluzioaren kontrolera odol presioa neurtuz. Azken urteetan, método endobascular edo horren inbasiboak ez diren teknikak garatu dira aneurisma mota desberdinentzat.
Gaur egun bi tratamendu daude: "clipping" kirurgikoa eta begizta endobaskularrak.
"Clipping" kirurgikoa Johns Hopkins ospitaleko Walter Dandyk garatu zuen 1937an. Metodo hau aneurismaren lepoa ixtean oinarritzen da, odol hodiko odola bertara sartu ez dadin eta ondorioz aneurisma puskatu ez dadin[8]. Ixte hori metalezko clip baten bidez egiten da. Metodo hau azken urteetan hobetzen ari da.
Begizta endobaskularra Guido Guglielmik garatu zuen 1991n. Metodo honetan kateter bat sartzen da arteria femoralean eta, aortatik igoz, garuneko arterietara iristen da, azkenik aneurismara helduz. Behin hori lortuta platinozko begiztak enbolia bat eragiten du eta horrek aneurisma puskatzetik babesten du[citation needed].
Aorta, beheko gorputz adar, goiko gorputz adar edo buruko aneurismen kasuan ahuldutako odol hodiaren gunea bypass baten bitartez ordezkatua izan daiteke.
Ondesteko aneurismak oso arraroak dira (%0.1-0.09) eta haien apurketa are arraroagoa da[9]. Aneurismek 3cm baino gutxiago dituzten kasuetan hipertentsioaren kontrola da aukerarik onena, aneruismaren jarraipena egiteko. Sintomak agertzen badira, edota aneurisma hazten bada, kirurgia endobaskularra kontuan har daiteke. Haurdun dauden emakumeen aneurismen apurketa aukera %80koa baino handiagoa denez kirurgikoki tratatuak izan beharko lirateke.