Anfiktion

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Anfiktion
Ezaugarriak
Sexua gizonezkoa
Baliokideak Amphictyon Itzuli
Familia
Aita Deukalion
Ama Pirra
Ezkontidea(k) Cranae Itzuli
Seme-alabak Itonus Itzuli eta Physcus Itzuli
Anai-arrebak Helen

Anfiktion (antzinako grezieraz Aμφικτύων, Amphiktýôn) greziar mitologian, Deukalion eta Pirraren bigarren semea izan zen, Helen, Protogeneia, Pandora II, Orestes eta Tiaren anaia. Beste tradizio batzuek, Atenasekoa bertakoa egiten dute.

Anfiktion, Termopiletako herriko erregea izan zen eta Atenaseko errege zen Kranaoren alaba batekin ezkondu zen. Ondoren, Kranao bera kendu zuen tronutik, eta Anfiktionek bere burua izendatu zuen Atenaseko erregetzat, hamar urtez gobernatuz. Delfoseko Anfiktionia sortu zuen. Kontseilu anfiktionikoaren egoitzatik gertu, Anfiktionen aintzako tenplu (heroon) baten hondakinak aurkitzen ziren.

Eriktoniok, Atenas bertako beste errege batek bota zuen Anfiktion Atenaseko tronutik

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Apolodoro, Liburutegia, I, 7, 2; III, 14, 6.
  • Pausanias, Greziako deskribapena, I, 2, 6, I, 14, 3; V, 1, 4.