Pirra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pirra
Giovanni Maria Bottalla - Deucalião e Pirra.jpg
Ezaugarriak
Sexua emakumezkoa
Familia
Aita Epimeteo
Ama Pandora
Ezkontidea(k) Deukalion
Bikotea(k) Zeus
Seme-alabak Helen, Anfiktion, Amphictyon Itzuli, Pandora Itzuli, Thyia Itzuli, Q3854114 Itzuli, Protogenia, Orestheus Itzuli, Haemone Itzuli eta Candybvs Itzuli

Pirra[1] (antzinako grezieraz Πύρρα edo Πύῤῥα), greziar mitologian, Epimeteoren eta Pandoraren alaba eta Deukalionen, Prometeoren semearen, emaztea zen.

Zeusek Urrezko Aroa euri jasa handiarekin amaitzea erabaki zuenean, Deukalion eta Pirra izan ziren salbatu ziren bakarrak. Prometeok, Deukalion bere semeari, ontzi handi bat eraikitzeko esan zion. Eta, honela, biziraun zuten.

Euri jasa amaitu zenean, eta bikotea lur finkora itzuli zenean, Deukalionek Temisen orakulu bati lurra nola birpopulatu zezakeen galdetu zion. Eta orakuluak, bere amaren hezurrak sorbalda gainetik botatzeko esan zion Deukalioni. Bikoteak, "euren ama" Gea zela ulertu zuten, izaki bizidun guztien ama, eta "hezurrak" harkaitzak zirela. Honela, beraz, biek ala biek, harriak bota zituzten euren sorbalden gainetik, eta harri hauek pertsona bihurtu ziren: Pirrak bota zituenak, emakume bihurtu ziren, eta Deukalionek botatakoak, gizonak.

Deukalionek eta Pirrak, Helen izeneko seme bat behintzat izan zuten. Eta, beharbada, baita beste bat ere, Anfiktion izenekoa.

Pirra Iliadako pertsonai bat ere bada. Likomedes erregearen gortean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pirra Aldatu lotura Wikidatan