Anilingus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anilingus baten marrazkia

Anilingus (latineko anus + lingus, "ipurtzuloa mihazkatzea") aho sexu eta uzki sexu ekintza bat da, non pertsona batek beste norbaitek uzkia estimulatzen duen bere ahoa erabilita. Estimulazio horretan ezpainak, mihia edo haginak erabili daitezke. Sexu anal-oral gisa ere sailkatzen da. Edozein sexu joerako pertsonek egin dezakete eta plazerra lortzeko zein umiliazio erotikoaren parte izan daiteke.

Hainbat gaixotasunen transmisiorako bide potentziala da, ahoa giza kakarekin harremanetan jartzen delako. Shigellosia, A hepatitisa, B hepatitisa, C hepatitisa, poliomelitisa, giza papilomaren birusa eta herpes simplex birusa transmititzen dira horrela. Klamidia, gastroenteritis, konjuntibitis, gonorrea, linfogranuloma beneroa eta beste gaixotasun sexual batzuk ere har daitezke. Komenigarria da, beraz, uzkia ondo garbitzea, kanpotik zein barrutik, ekintza hau egin aurretik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]