Ann Sullivan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ann Sullivan
Bizitza
Jaiotza Fargo1929ko apirilaren 10a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Woodland Hills
Heriotza Woodland Hills2020ko apirilaren 13a (91 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: COVID-19a
Jarduerak
Jarduerak animatzailea
IMDb nm0972146

Ann Sullivan (Fargo, Ipar Dakota, 1929ko apirilaren 10a - Los Angeles, Kalifornia, 2020ko apirilaren 13a) estatubatuar animatzailea izan zen. Bereziki Disney Studiosen lan egin zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fargon, Ipar Dakotan jaioa, Sullivan bere arrebaren atzetik joan zen Kaliforniara eta ArtCenter College of Design-en matrikulatu zen, Pasadenan. 1950eko hamarkadan graduatu zenean, Disney Studioseko animazio pintura laborategian hasi zen lanean. Beranduago, absentzia baimen bat hartu zuen bere lau seme-alabak hazteko, baina 1973an itzuli zen Hanna-Barberan lan egiteko.

Sullivan 1980ko hamarkadaren amaieran itzuli zen Disneyra animaziora Oliver & Company (1988), The Little Mermaid (1989) eta The Prince and the Pauper (1990) filmetan. 1990eko hamarkadan, The Lion King (1994), Pocahontas (1995), Hercules (1997), Tarzan eta Fantasia 2000 (1999) filmetarako margotu zuen. 2000ko hamarkadan, The Emperor's New Groove (2000), Lilo & Stitch eta Treasure Planet (2002) filmetan lan egin zuen[1][2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Ann Sullivan, Disney Animator Behind 'The Little Mermaid' and 'The Lion King,' Dies at 91» The Hollywood Reporter . Noiz kontsultatua: 2020-04-16.
  2. (Ingelesez) Robb, David; Robb, David. (2020-04-13). «Ann Sullivan, Longtime Disney Animator, Is Third Coronavirus Death At Motion Picture Home Facility» Deadline . Noiz kontsultatua: 2020-04-16.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]