AnnaSophia Robb

Wikipedia, Entziklopedia askea
AnnaSophia Robb
AnnaSophia Robb (40904161883) (cropped).jpg
Bizitza
JaiotzaDenver1993ko abenduaren 8a (27 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
Hezkuntza
HeziketaArapahoe High School (en) Itzuli 2012)
New Yorkeko Unibertsitatea
(2014 - 2018)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea, abeslaria, musikaria eta ahots-aktorea
Lantokia(k)Ameriketako Estatu Batuak
Jasotako sariak
Nominazioak
Musika instrumentuaahotsa

annasophiarobb.com
IMDB: nm1455681 Allocine: 95438 Rottentomatoes: celebrity/annasophia_robb Allmovie: p376791 TCM: 1622779 Metacritic: person/annasophia-robb TV.com: people/annasophia-robb
Facebook: annasophiarobb Twitter: robbannasophia Instagram: annasophiarobb MySpace: AnnaSophia_Robb Spotify: 6Hly7A8KsiiIDP6TW6j2SV Musicbrainz: 813aa384-260d-46f8-a611-fa421b6e118f Discogs: 5928772 Allmusic: mn0000938284 Edit the value on Wikidata
AnnaSophia Robb 2013an.

AnnaSophia Robb (Denver, 1993ko abenduaren 8a) Estatu Batuetako aktore, abeslari eta modeloa da. Haurra zela hasi zen aktore lanetan. Charlie and the Chocolate Factory filmean "Violet Beauregarde" izan zen, Bridge to Terabithia filmeko "Leslie Burke" protagonista izateagatik hainbat sari jaso zituen eta The Carrie Diaries telesaileko protagonista ere izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AnnaSophia Denverren jaio zen eta arbaso daniar, ingeles, irlandar, eskoziar eta suediarrak ditu[1]. Eskolak etxean jaso zituen eta etxe oso kristaua zen. Bere elizan hasi zen aktore lanetan txiki txikia zela[2] eta 2012an graduatu zen Arapahoe High Schoolen[3].

Zortzi urte zituela agente batek ikusi eta amarekin Los Angelesera joan zen. McDonald's-en iragarki baten agertu zen eta 2004an Samantha: An American Girl Holiday telefilmean hartu zuen parte. 2005ean Charlie and the Chocolate Factory filmeko "Violet Beauregarde"-ren rola bete zuen eta mundu mailan ezagun bihurtu zen. Ordutik aurrera hainbat paper protagonista izan zituen zineman eta telesailetan. 2007an Bridge to Terabithia filmean "Leslie Burke" izan zen eta hainbat izendapen eta sari garrantzitsu jaso zituen[4]. Disney Channel-entzat "Keep Your Mind Wide Open" abestia grabatu zuen eta Billboard Hot 100 zerrendan 90. postua eskuratu zuen[5]. Hurrengo urteetan hainbat filmetan agertu zen, Jumper, Race to Witch Mountain eta Soul Surfer-en adibidez. Azken honetan marrazoak besoa kendu dion surflari baten rola betetzen du[6].

2011n Peter Panen filme baterako Wendy izateko aukeratua izan zen baina proiektua ez zen aurrera atera[7]. 2012an Sex and the City telesailaren prekuela zen The Carrie Diaries telesaileko protagonista izan zen, Carrie Bradshaw bera hain zuzen ere[8].

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2003 Daddy's Day Anna Laburmetraia
2005 'Because of Winn-Dixie India Opal Buloni
Charlie and the Chocolate Factory Violet Beauregarde
2007 Bridge to Terabithia Leslie Burke
The Reaping Loren McConnell
Have Dreams, Will Travel Cassie "Cass" Kennington
2008 Jumper Millie Harris gaztea
Spy School Jackie Hoffman
Sleepwalking Tara Reedy
2009 Race to Witch Mountain Sara
2010 The Space Between Samantha "Sam" Jean McLeod
2011 Soul Surfer Bethany Hamilton
2013 The Way, Way Back Susanna Thompson
Khumba Tombi ahotsa
2014 Funny or Die: Sofia Coppola's Little Mermaid Laburmetraia
2016 Jack of the Red Hearts Jacqueline "Jack" Ferguson
2017 The Crash Creason Clifton Zuzenean bideoa
2018 Freak Show Mary Jane (Blah Blah Blah)
Down a Dark Hall Katherine "Kit" Gordy
2019 Roger Vivier's Jewels to Shoes Aktore ikaslea Laburmetraia
2020 Words on Bathroom Walls Rebecca
2021 Lansky Anne Lansky

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2004 Drake & Josh Liza atal bakarra
2004 Samantha: An American Girl Holiday Samantha Parkington Telefilmea
2006 Danny Phantom Danielle "Dani" Fenton Ahotsa
atal bakarra
2013–2014 The Carrie Diaries Carrie Bradshaw 26 atal
2014 Robot Chicken Yasmin Ahotsa
atal bakarra
2016–2017 Mercy Street Alice Green 12 atal
2019 The Act Lacey 6 atal
2020 Little Fires Everywhere Elena Richardson gaztea 2 atal
2020 Day by Day Riley O'Malley Ahotsa, bi atal
2020 The Expecting Emma 11 atal
2021 Dr. Death Michelle Shughart

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Saria Kategoria Telesaila Emaitza
2007 Young Artist Awards Emakumezko artista gazte protagonista Bridge to Terabithia Irabazi
2007 Young Artist Awards Aktore gazte taldea Bridge to Terabithia Irabazi
2009 Denver Film Festival Etorkizuneko izarra Irabazi
2013 Young Hollywood Awards Etorkizuneko izarra Irabazi

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Hvězda z Karlíka a továrny na čokoládu Robbová: Johnny Depp mě nebavil - iDNES.cz» web.archive.org 2009-07-14 (Noiz kontsultatua: 2021-01-05).
  2. «AnnaSophia Robb» IMDb (Noiz kontsultatua: 2021-01-05).
  3. «Arapahoe Herald - Arapahoe High School - Actress tries to live normal life» web.archive.org 2011-10-05 (Noiz kontsultatua: 2021-01-05).
  4. «29th Annual Young Artist Awards - Nominations / Special Awards» web.archive.org 2008-07-06 (Noiz kontsultatua: 2021-01-05).
  5. «cbs4denver.com - Denver Actress Stars in 'Bridge To Terabithia'» web.archive.org 2008-05-06 (Noiz kontsultatua: 2021-01-05).
  6. «AnnaSophia Robb - The Official Website» web.archive.org 2011-10-06 (Noiz kontsultatua: 2021-01-05).
  7. (Ingelesez) Uddin, Zakia. (2011-05-11). «Aaron Eckhart, Sean Bean in 'Peter Pan' update» Digital Spy (Noiz kontsultatua: 2021-01-05).
  8. «The CW Casts Young Carrie Bradshaw: AnnaSophia Robb | Hollywood Reporter» www.hollywoodreporter.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]