Edukira joan

Anna Barbara Reinhart

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anna Barbara Reinhart

Bizitza
JaiotzaWinterthur1730eko uztailaren 12a
Herrialdea Suitza
HeriotzaWinterthur1796ko urtarrilaren 5a (65 urte)
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria
Anna Reinharten kobrezko grabatua
Anna Reinharten 4 irudi, artista ezezaguna

Anna Barbara Reinhart (Winterthur, 1730eko uztailaren 12a - Winterthur, 1796ko urtarrilaren 5a) suitzar matematikaria izan zen.[1] Bere garaian nazioartean errespetatutako matematikaritzat jotzen da.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anna Barbara Reinhart Salomon Reinhart kontseilariaren (1693 - 1761) eta Anna Steinerren hirugarren seme-alaba eta lehen alaba izan zen.[3]

Bere haurtzaroa istripu batek markatu zuen, ezkontza festa batean zalditik erori zenean, eta horrek denboraldi luzez ohean egotera behartu zuen.[4] Denbora horretan bere medikuak, Johann Heinrich Hegner doktoreak, matematikarako gaitasuna nabaritu zion eta irakasten hasi zitzaion.[5] Hortik aurrera matematika ikasi zuen, Leonhard Euler, Gabriel Cramer, Pieter van Musschenbroek eta Jérôme Lalanderen liburuak erabiliz.[1]

Reinhartek bere garaiko matematikariekin korrespondentzia mantendu zuen, Christoph Jezler kasu, eta gonbidatu bezala ere hartu zituen. Matematika irakaslea izan zen, eta Ulrich Hegner eta Heinrich Bosshard von Rümikon izan zituen ikasle, besteak beste. Bere garaikide batzuen lanak argitaratu zituela uste da, eta Isaac Newtonen Philosophiae Naturalis Principia Mathematica-ri ohar batzuk idatzi zizkion. Lan hau hil ondoren galdu egin zen, Christoph Jezlerri idatzitako gutunak, berriz, gorde egiten dira.[5][6]

Hainbat garaikidek goraipatu zuten Reinhart beren lanetan, hala nola, Daniel Bernoullik, Pierre Louis Maupertuis-ek eztabaidatu zuen jazarpen arazoa zabaldu eta hobetu zuelako goraipatu zuen.[1]

Reinhart 1796an hil zen, 66 urte zituela, hezueria eta bere haurtzaroko istripuaren ondorioengatik, zeinetatik ez baitzen guztiz sendatu.

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an, kale bati bere izena jarri zioten bere jaioterrian Winterthur, Zurichen, Suitzan.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2017-07-12). «Anna Barbara Reinhart, matemática» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).
  2. (Alemanez) «Anna Barbara Reinhart» www.fembio.org (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).
  3. (Alemanez) Biographien zur Kulturgeschichte der Schweiz / von Rudolf Wolf. 1858 (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).
  4. «Reinhart, Barbara, Mathematikerin, 1730-1796 - Winterthur Glossar» web.archive.org 2018-08-20 (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).
  5. a b «Reinhart, Anna Barbara». hls-dhs-dss.ch.
  6. (Alemanez) «1 (1858) Biographien zur Kulturgeschichte der Schweiz. 1. Cyclus / von Rudolf Wolf» www.e-rara.ch 1858 (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).
  7. «Reinhart Ansprache von Monika Imhof am 1.4.2003 Einweihung Barbara-Reinhart-Strasse» archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]