Anna Grodzka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Anna Grodzka
Anna Grodzka.jpg
Sejmeko kidea

Bizitza
Izen osoa Krzysztof Bogdan Bęgowski
Jaiotza Otwock1954ko martxoaren  16a (65 urte)
Herrialdea  Polonia
Hezkuntza
Heziketa Faculty of Psychology, University of Warsaw Itzuli
Hizkuntzak poloniera
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta aktibista
Lantokia(k) Varsovia
Mugimendua transexualismoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
Alderdi politikoa Palikot's Movement Itzuli
Poloniako Langileen Alderdi Batua
The Greens Itzuli
www.annagrodzka.pl/

Anna Grodzka (Otwock, Polonia, 1954ko martxoaren 16a) poloniar politikaria da. 2011ko Poloniako hauteskunde orokorretan Palikoten Mugimendua izeneko alderdi politiko ezkertiar eta liberalaren baitan hautagai aurkeztu zen eta Sejmerako (Poloniako Parlamentuko Behe Ganbera) hautatua atera zen. Hori dela eta, Poloniako historiako lehenengo parlamentari transgeneroa bilakatu zen. 2014ko ekainean, Grodzkak Berdeak alderdiarekin bat egin zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grodzka, jaiotza izenez Krzysztof Bogdan Bęgowski, Otwocken jaio zen 1954an. Sexu-trantsizioa egin aurretik, ezkonduta egon zen eta seme bat eduki zuen. 2009an egin zuen trantsizioa, 2007an bere emazteaz dibortziatu eta gero.

Psikologia klinikoa ikasi zuen Varsoviako Unibertsitatean. Bere ikasketa garaian, Grodzka Poloniako Langileen Alderdi Batuko eta Poloniako Ikasleen Elkarteko kide izan zen.