Anne-Marie Garat
Anne-Marie Garat | |||
---|---|---|---|
(2011) | |||
2007ko ekaina - 2009ko ekaina | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Anne Marie Jeanne Garat | ||
Jaiotza | Bordele, 1946ko urriaren 9a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Parisko 20. barrutia eta Paris, 2022ko uztailaren 26a (75 urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Jean-Claude Chevalier (en) 2018) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Parisko Unibertsitatea I - Panthéon-Sorbonne diplôme d'études approfondies (en) Bordeleko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea eta irakaslea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Genero artistikoa | eleberria | ||
anne-marie-garat.com |
Anne-Marie Garat (Bordele, 1946ko urriaren 9a - Paris, 2022ko uztailaren 26a) eleberrigile frantziarra izan zen. Haren liburuetan protagonistak emakumeak izaten dira; pertsonai horiek psikologikoki oso landuak egoten dira. Dans la main du diable eleberri luzeak (2006) nazioarteko ospea eman zion.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anne-Marie Garat 1946an Bordeleko langile-auzo batean jaio zen. Bordelen Letretako lizentzia lortu zuen eta, ondoren, gradu ondorengo zinematografiaz diploma Sorbonako unibertsitatean lortu zuen. Geroztik Parisen bizi izan da. Zinema eta argazkilaritza irakasten du. Jack Lang ministroa izan zenean zinema eskoletan sartzeko lana eman zion. Jean-Claude Chevalier (1925-2018) hizkuntzalariarekin ezkonduta zegoen.[1][2]
Ideologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garatek emakumeen aldeko jarrera aktiboa erakutsi du bere eleberrietan. Pertsonaia nagusiak emakumeak dira gehienetan eta psikologikoki oso landuak dira. Normalean, argumentuak momentu historiko zehatzetan kokatzen dira, batez ere mundu mailako gerretan. Dena dela, bere helburua ez da eleberri historikoak lantzea baizik eta totalitarismoen igoerak salatzea. Azkeneko liburuek joera oso antifaxista dute. Zentzu horretan 2008an Sarkozyren askatasunaren aurkako politika salatu zuen: etorkineen aurkako politikak, poliziaren basakeriak, prentsa isilarazteko politikak...[3]
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- L'homme de Blaye, Flammarion, 1984.
- Voie non classée, Flammarion, 1985.
- L'insomniaque, Flammarion, 1987. Premio François Mauriac, 1987.
- Le monarque égaré, Flammarion, 1989 ; Seuil, 1996.
- Chambre noire, Flammarion, 1990. Alain-Fournier saria, 1991.
- Aden, Seuil, 1992, (Femina saria ). Bigarren edizioa, 2007.
- Photos de familles, Seuil, 1994.
- Merle, Seuil, 1996.
- Dans la pente du toit, Seuil, 1998.
- L'amour de loin, Actes Sud, 1998.
- Itsvan arrive par le train du soir, Seuil, 1999. Thyde-Monnier saria, 1999.
- Les mal famées, Actes Sud, 2000 (Marguerite Audoux saria)
- Nous nous connaissons déjà, Actes Sud, 2003.
- La Rotonde, Actes Sud, 2004.
- Un tout petit coeur, Actes Sud junior, 2004.
- Une faim de loup. Lecture du Petit Chaperon rouge, Actes Sud, 2004.
- Dans la main du diable, Actes Sud, 2006.
- On ne peut pas continuer comme ça, Atelier In8, 2006.
- L'enfant des ténèbres, Actes Sud 2008.
- Hongrie, Actes Sud, 2009.
Sari nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1991: Alain-Fournier saria, Chambre noire eleberriarekin.
- 1992: Femina saria, Aden eleberriarekin.[4]
- 1999: Thyde-Monnier saria, Itsvan arrive par le train du soir eleberriarekin.
- 2000: Marguerite Audoux saria, Les mal famées eleberriarekin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.lemonde.fr/disparitions/article/2018/12/24/mort-du-linguiste-jean-claude-chevalier_5401877_3382.html
- ↑ https://web.archive.org/web/20080612165311/http://www.actes-sud.fr/garat.php
- ↑ https://web.archive.org/web/20090525210539/http://www.telerama.fr/livre/coup-de-colere-de-anne-marie-garat,36525.php)et
- ↑ https://www.lemonde.fr/livres/article/2014/01/18/josyane-savigneau-et-anne-marie-garat-nouvelles-jurees-du-prix-femina_4350475_3260.html
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez):Webgune ofiziala.
- (Frantsesez):Elkarrizketa Youtuben.
- (Frantsesez):Biografia.