Anne Fernandez de Corres

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anne Fernandez de Corres

Bizitza
JaiotzaGasteiz1998ko maiatzaren 30a (25 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
Gaztedi Rugby Taldea2014-2016
Club de Rugby Cisneros2016-2019
Eibar Rugby Taldea2021-
Emakumezkoen Espainiako errugbi selekzioa2015-
 
Posizio edo espezialitateauztartze-erdilaria
Altuera158 zentimetro

Anne Fernandez de Corres Del Río (Gasteiz, 1998ko maiatzaren 30a - )[1] errugbi jokalari arabarra da. Gaztedi, Cisneros eta Eibar taldeetan jokatu du eta Espainiako selekzioarekin ere hainbat txapelketa irabazi ditu. Gaur egun euskal errugbiak duen emakumezko jokalari onenetakoa da.[2]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Angela izeba errugbilaria du eta hark animatuta hasi zen txikitan Gasteizko Gaztedi Rugby Taldean jokatzen.[3] 7 urte zituenetik 15 bete arte eskolako talde mixtoan jokatu zuen eta 2014an emakumezkoen senior taldean sartu zen.[4]

2016an Fisioterapia ikasketak egitera Madrilera joan zen eta Club de Rugby Cisneros taldeak fitxatu zuen.[2] Aurreneko denboraldian Ohorezko mailara igo zen eta bi denboraldi egin ditu maila gorenean.[5] Fisioterapia utzi eta Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako gradua egiten ari da orain.

2015ean Espainiako selekzioarekin egin zuen debuta, bai XV-eko selekzio handiarekin eta baita Zazpiko 18 urtez azpikoarekin ere.[6] Ordutik ezinbesteko jokalaria bihurtu da selekzioan eta nazioarteko partida ugari daudenez 2019-2020 denboraldian selekzioarekin baino ez zuen jokatu. Bi urte horietan gainera lesio larri baten ondorioz urtebetetik gora egin zuen jokatu gabe.[7]

2021eko urtarrilean Eibar Rugby Taldearekin egin zuen debuta[8] eta aurreneko partidan entsegua egin zuen.[9]

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Urteak
Gaztedi Rugby Taldea 2014-2016 (seniorretan)
Club de Rugby Cisneros 2016-2019
Eibar Rugby Taldea 2021-

Espainiako selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako selekzioan debuta egin zuenetik txapelketa askotan jokatu du eta garaipenak ere lortu ditu.

XVeko selekzioarekin 2015eko abenduaren 19an jokatu zuen aurrenekoz Madrilen Hong Kongeko selekzioaren aurka, 17 urterekin artean Gaztediko jokalaria zela.[10] Europako hiru txalpelketa jokatu ditu (2016an Madrilen, 2018an Bruselan eta 2020an Guadalajaran) eta hiruretan txapelduna izan da.[5][7] 2017an Munduko txapelketa jokatu zuen Irlandan eta hamargarren egin zuen selekzioak.

Zazpiko selekzioan debuta 2015eko irailean egin zuen, 18 urtez azpiko taldean. 2015 eta 2016ko Europako txapelketak jokatu zituen eta bietan bigarren gelditu zen. Ordutik aurrera senior taldera pasa eta Europako hiru txapelketatan eta 11 World Serietan jokatu du.[1] Joko Olinpikoetarako sailkapen fasea ere jokatu du baina ez du sailkatzerik lortu.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b worldrugby.org. «https://www.world.rugby/sevens-series/player/womens/59204» www.world.rugby (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  2. a b (Gaztelaniaz) Telemadrid. (2019-02-02). «Anne Fernández, una de las grandes promesas del rugby femenino» Telemadrid (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  3. (Gaztelaniaz) ««El rugby femenino en Euskadi ha bajado, al contrario que en Madrid y Cataluña»» El Correo 2015-10-22 (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  4. Unknown, Publicado por. Anne Fernández de Corres de nuevo convocada con las Leonas. (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  5. a b (Gaztelaniaz) Ander Mateos. (2018-03-08). «Anne Fernández de Corres, campeona de Europa de rugby» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  6. (Gaztelaniaz) Femenino, Rugby. (2015-11-25). «Anne Fernandez: "fueron días muy productivos"» Rugby Femenino (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  7. a b (Gaztelaniaz) Alava, Noticias de. «Anne Fernández de Corres, en la cima europea» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  8. «EIBAR RUGBYK LEHENENGO GARAIPENA ESKURATU DU LES ABELLES-EN AURKA!!» Eibar Rugby Taldea | Webgune ofiziala (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  9. (Gaztelaniaz) Femenino, Rugby. (2021-01-17). «Eibar gana su primer encuentro en la Liga Iberdrola» Rugby Femenino (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  10. Unknown, Publicado por. Debut en partido oficial de Anne con las Leonas. (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]