Edukira joan

Gaztedi Rugby Taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaztedi Rugby Taldea
HiriaGasteiz
Euskal Herria Araba, Euskal Herria
Sorrera1977
Kirol zelaiaLakua
PresidenteaEuskal Herria Roberto Corres
EntrenatzaileaEuskal Herria Francisco José Puertas Soto
LigaOhorezko B maila
2024-255.a (A multzoa)
Webguneawww.gaztedirugby.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak
Gaztediren eta Gipuzkoa Sortzenen arteko partida, 2025eko martxoan.

Gaztedi Rugby Taldea Gasteizko (Araba) errugbi kluba da. Taldea 1977an sortu zen. Gizonezkoen zein emakumezkoen taldeak ditu, eta harrobi lan handia egiten du.

2010-11 denboraldian emakumezkoen taldea Espainiako Ohorezko mailan aritu zen.

Taldea 1977an sortu zen. Bere entrenamendu eta lehiaketetarako Lakuako eta Gamarrako errugbi zelaiak erabiltzen dira.

Taldeak gazteen harrobi zabala du errugbi eskolan, kadete, gazte, emakume eta senior mailez gain.

2010etik errugbian sartzeko proiektu bat egiten ari da. Down sindromea eta beste desgaitasun batzuk dituzten pertsonekin errugbiko talde inklusibo bat sortu da. 2012an ekimenak bizia hartu zuen, eta Espainian egiten den lehenengotarikotzat jotzen da. 2014an Gaztediren proiektu inklusiboa dokumental batera eraman zen. 2015ean Bradforden (Erresuma Batua) errugbi inklusiboko lehen nazioarteko txapelketa egin zen, non Gaztedi Rugby Taldeak espiritu inklusiboaren garaikurra lortu zuen,txapelketako bi garaikurretako bat.

Azken denboraldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Ligako A multzoak 1. maila izena hartu du 2015-16an.

Denboraldia Liga Postua
2010-11 Lehenengo Nazionala ?
2011-12 Lehenengo Nazionala ?
2012-13 Lehenengo Nazionala ?
2013-14 Lehenengo Nazionala ?
2014-15 Euskal Maila (A multzoa) 4.a
2015-16 Euskal Maila (1 maila) 1.a
2016-17 Euskal Maila (1. maila) 2.a
2017-18 Euskal Maila (1. maila) 4.a
2018-19 Euskal Maila (1. maila) 2.a (igo)
2019-20 Ohorezko B maila 10.a
2020-21 Ohorezko B maila 4.a
2021-22 Ohorezko B maila 4.a (A multzoa)
2022-23 Ohorezko B maila 2.a (A multzoa)
2023-24 Ohorezko B maila 3.a (A multzoa)
2024-25 Ohorezko B maila 5.a (A multzoa)
  • Ohorezko B mailan (A multzoa) bigarren multzoa da (Elite) multzoaren atzetik.

Gizonezkoen B taldea ere badu.

Denboraldia Liga Postua
2015-16 Euskal Maila (2. maila) C taldeko 4.a
2016-17 Euskal Maila (2. maila) B taldeko 3.a
2017-18 Euskal Maila (2. maila) A taldeko 2.a
2018-19 Euskal Maila (2. maila) B taldeko 4.a
2019-20 Euskal Maila (2. maila) A taldeko 4.a
2020-21 Euskal Maila (1. maila) 9.a
2021-22 Euskal Maila (2. maila) 5.a
2022-23 Euskal Maila (2. maila) 3.a
2023-24 Euskal Maila (2. maila) 5.a
2024-25 Euskal Maila (2. maila) 5.a

Emakumezkoen taldea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaztedi Rugby Taldea
(emakumezkoen taldea)
LigaEuskal Maila
2023-242.a
Webguneawww.gaztedirugby.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak

Gaztedi Rugby Taldearen emakumezkoen taldea Euskal Lehen Mailan ari da jokatzen. Taldeak eman duen jokalari onena Anne Fernandez de Corres izan da, Espainiako selekzioarekin jokatzen duena.

Denboraldia Liga Postua
2010-11 Ohorezko maila 7.a
2011-
2014
? ?
2014-15 Euskal Maila 4.a
2015-16 Euskal Maila 3.a
2016-17 Euskal Maila 5.a
2017-18 Euskal Maila 3.a
2018-19 Euskal Maila 6.a
2019-20 Euskal Maila 6.a
2020-21 Euskal Maila 4.a
2021-22 Euskal Maila 1.a
2022-23 Euskal Maila 2.a
2023-24 Euskal Maila 2.a
2024-25 Euskal Maila 1.a

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]