Edukira joan

Eibar Rugby Taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eibar Rugby Taldea
Izen osoaEibar Hierros Anetxe Rugby Taldea
HiriaEibar, Debabarrena
 EH
Sorrera1978
Kirol zelaiaUnbe kiroldegia
PresidenteaIñaki Arrizabalaga
EntrenatzaileaGaston Ibarburu
José Luis Young
LigaEuskal Maila
2023-248.a
Webguneaeibarugby.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak

Eibar Rugby Taldea Gipuzkoako errugbi kluba da, egoitza Eibarren duena. 2023-24 denboraldian, gizonezkoen taldea Euskal Ligan parte hartzen ari da, eta emakumezkoena Espainiako Ohorezko Mailan.

Eibar RT 1980ko Zarauzko Errugbi Txapelketan.

Eibarko lehenbiziko errugbi partida Ipuruan jokatu zen, 1950eko apirilaren 23an, Aviron Bayonnaisen eta Anglet Olympiqueren artean; baionarrak nagusitu ziren, 26 eta 19.[1]

Eibar Rugby Taldea 1978an sortu zen, Burgosko Aparejadores taldean 4 urtez ibilitako Ramon Telleriaren eskutik. Sorterrira itzuli zelarik, errugbi talde bat sortzeari ekin zion. Adiskide batzuekin, astean bi egunez entrenatzen ziren eskubaloiko kantxan. Geroago, institutuko gimnasioan, unibertsitatekoan eta Debako hondartzan ere aritu ziren. Lagunarteko partidetan egindako zozketen bidez erosi ahal izan zuten lehenbiziko ekipazio ofiziala: kamiseta urdina, praka zuriak eta galtzerdi urdinak.[2]

1980an, San Juan torneoa antolatu zuten Ipuruan, Atlético San Sebastián, Zaharrean, Zarautz eta Eibar RTren artean. 1981eko San Juan tornean, aldiz, Zarautz eta Eibar RT neurtu ziren.[1] Taldea Euskal Ligan egonkorturik, egitura hobea eman zioten klubari, haur eta gazte taldeak sortuz.

1983ko uholdeen ondoren, eta hainbat administraziok emandako diru-laguntzei esker, Unbe Kirolgunea eraikitzeko lanak hasi ziren. Aurrerapauso itzela izan zen klubarentzat: entrenatzeko eta jokatzeko zelaia, zaleentzako harmailak...[2]

2002an hasi zen antolatzen Garagardo Jaia. Ekainean, San Joan jaiekin batera, ospatzen den besta honi esker estaltzen du klubak urteroko aurrekontuaren zati handi bat.[3] 2007an sortu zen emakumezkoen taldea.[2]

2009an igo zen aurreneko aldiz Ohorezko B mailara, baina urte bat besterik ez zuen bertan iraun. 2012an erdietsi zuen bigarren igoera.[2]

Azken denboraldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenbiziko taldea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denboraldia Maila Postua
2005-06 Euskal Maila 1.a
2006-07 Lehenengo Nazionala 1.a (ez zen igo)
2007-08 Primera Nacional 2.a
2008-09 Lehenengo Nazionala 1.a (igo)
2009-10 Ohorezko B maila 8.a (jeitsi)
2010-11 Lehenengo Nazionala 2.a
2011-12 Lehenengo Nazionala 1.a (igo)
2012-13 Ohorezko B maila 5.a
2013-14 Ohorezko B maila 3.a
2014-15 Ohorezko B maila 10.a
2015-16 Ohorezko B maila 9.a
2016-17 Ohorezko B maila 9.a
2017-18 Ohorezko B maila 7.a
2018-19 Ohorezko B maila 9.a
2019-20 Ohorezko B maila 11.a
2020-21 Ohorezko B maila 3.a (B multzoa)
2021-22 Ohorezko B maila 2.a (A multzoa)
2022-23 Euskal Maila (1. maila) 3.a
2023-24 Euskal Maila (1. maila) 8.a
Denboraldia Liga Postua
2017-18 Euskal Maila (2. maila) A taldeko 4.a
2018-19 Euskal Maila (2. maila) A taldeko 7.a
2019-20 Euskal Maila (2. maila) B taldeko 5.a
2020-21 ? ?
2021-22 Euskal Maila (2. maila) 9.a
2022-23 ez

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Las porterías altas y el balón oval también han sido protagonistas en Ipurua. sdeibar.com (Noiz kontsultatua: 2024-4-3).
  2. a b c d Eibar Rugby Taldea: historia. eibarugby.com (Noiz kontsultatua: 2024-4-3).
  3. Zabaldu dute Garagardo Jaia. etakitto.eus (Noiz kontsultatua: 2024-4-3).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]