Espainiako errugbi selekzioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Flag of Spain.svg
Espainia
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Etxean
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Kanpoan
Federakundea Espainiako Errugbi Federazioa
Sortu: 1923
Ikurra: Lehoia
Izendapena: Lehoiak
Estadioa:
Entrenatzailea: Espainia Santiago Santos
Kapitaina: Jesús Recuerda Núñez
Estreinaldi Internazionala
ez ofiziala
Espainia Espainia 6:66 Frantzia Frantzia
Madrilen, 1927ko maiatza
ofiziala
Espainia Espainia 9:10 Italia Italia
Bartzelonan, 1929ko maiatzaren 20a
Garaipen Handiena
Espainia Espainia 90:8 Txekia Txekiar Errepublika
Madrilen, 1995eko apirilaren 2a
Porrot Handiena
Espainia Espainia 10:92 Australia Australia
Madrilen, 2001eko irailaren 1a
Munduko Errugbi Kopa
Partaidetzak 1 (aurrenekoa 1999an)
Emaitza Onena Lehen fasea


Espainiako errugbi selekzioa Espainiar Estatua ordezkatzen duen errugbi selekzioa da.

Gizonezkoen selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako errugbi selekzioko jokalariak.

Errugbia 1920 hamarkadatik jokatu izan da Espainiar Estatuan. Selekzioaren lehen partida 1929an jokatu zen Bartzelonan. 1930 hamarkadan lagunarteko partida ugari jokatu zituen eta gehienetan garaile atera zen, Alemaniaren aurka ezik.

Behin jokatu du Munduko Errugbi Txapelketan, sailkapen faseko lau partidak irabazi ondoren. Txapelketako Liga fasean ordea aurkari gogorrak tokatu zitzaizkion, Hego Afrika, Eskozia eta Uruguay, eta punturik lortu gabe gelditu zen.

Europako Nazioen Kopan jokatzen du bestela, Sei Nazioen B Txapelketa ere deitzen dena. 1952an egin zuen debuta eta 38 partaidetza izan ditu. Ez du inoiz irabazi baina hirugarren postu batzuk baditu, azkenengoak 2012 eta 2015 urteetan.

Hainbat euskal jokalarik jokatu izan dute selekzioan.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko Errugbi Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin bakarrik sailkatu da Munduko Errugbi Txapelketa jokatzeko:

Urtea Antolatzailea Postua Garaipenak
1999 Flag of Wales.svg Gales Liga fasea

1999an selekzioarekin aritu ziren euskal jokalarien zerrenda:

  • Oskar Astarloa
  • Aratz Gallastegi
  • Aitor Etxebarria

Europako Nazioen Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Nazioen Kopako emaitzak:

  • Hirugarrena 1954, 1973, 1974, 1978, 2012 eta 2015ean

Emakumezkoen selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flag of Spain.svg
Espainia
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Etxean
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Kanpoan
Federakundea Espainiako Errugbi Federazioa
Sortu: 1989
Ikurra: Lehoia
Izendapena: Lehoiemeak
Estadioa:
Entrenatzailea: Espainia José Antonio Barrio
Kapitaina: Katalunia Aroa González
Estreinaldi Internazionala
Espainia Espainia 0:28 Frantzia Frantzia
1989ko maiatzaren 2a
Garaipen Handiena
Espainia Espainia 119:0 Finlandia Finlandia
2011ko apirilaren 30a
Porrot Handiena
Ingalaterra Ingalaterra 86:3 Espainia Espainia
2016ko otsailaren 11
Munduko Errugbi Kopa
Partaidetzak 5 (aurrenekoa 1991. urtean)
Emaitza Onena 6.a (1991)
Sei Nazioen Torneoa
Partaidetzak 7 (2000-2006)
Emaitzak 3.a (2000, 2001 eta 2004)


Espainiako emakumezkoen errugbi selekzioak palmares hobea du gizonezkoen selekzioak baino. Emakumezkoen Sei Nazioen Txapelketan aritu izan da zazpi ekitalditan eta Munduko Txapelketaren ekitaldi gehienetan sailkatu izan da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeak 1989an jokatu zuen aurreneko partida Frantziaren aurka. Galdu egin bazuen ere berehala hartu zuen maila bikaina eta bi urte beranduago Munduko Errugbi Koparako sailkatu zen. Seigarren postua lortu zuen gainera.

2000 eta 2006 artean Sei Nazioen Txapelketa jokatu zuen eta lehenengo bi urtetan hirugarren postua lortu zuen gainera, 2001ean bigarrenarekin berdinduta. 2007an Gizonezkoen egitura mantentze aldera Italiak hartu zuen Espainiaren tokia.

Lortu dituen tituluak FIRA Europako Txapelketan izan dira, bost aldiz lortu baitu txapeldun izatea eta 13 aldiz izan da podiumean.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Antolatzailea Postua
1991 Gales Gales 6.a
1994 Herbehereak Eskozia ez sailkatua
1998 Herbehereak Herbehereak 8.a
2002 Espainia Espainia 8.a
2006 Kanada Kanada 9.a
2010 Ingalaterra Ingalaterra ez sailkatua
2014 Frantzia Frantzia 9.a

Sei Nazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Postua
2000 3.a
2001 3.a (2.a-rekin berdinduta)
2002 4.a
2003 6.a
2004 3.a
2005 4.a
2006 6.a

Europako Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (6): 1995, 2003, 2010, 2013, 2016, 2018
  • Txapeldunordea (5): 1996, 1999, 2000, 2001, 2011

Euskal jokalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki selekzioarekin partida gehien jokatu dituzten euskal jokalariak honako hauek dira:

  • Inés Etxegibel (1.a): 64 partida
  • Isabel Rodríguez (4.a): 56 partida
  • Nerea Otxoa (5.a): 49 partida
  • Karitte Alegria (9.a): 43 partida

Gaur egun selekzioan honako euskal jokalari hauek jokatzen dute:

  • Saioa Jaurena
  • Anne Fernández de Corres
  • Amaia Erbina
2013ko taldea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Espainiako errugbi selekzioa Aldatu lotura Wikidatan