Another Earth

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Another Earth
AnotherEarth.jpg
Jatorria
Argitaratze-data 2011
Jatorrizko izenburua Another Earth
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa zientzia-fikzio filma eta film dramatikoa
Iraupena 93 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Connecticut
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Mike Cahill Itzuli
[[Kategoria:Mike Cahillek Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k) Mike Cahill Itzuli
Brit Marling Itzuli
[[Kategoria:Mike Cahillek Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Brit Marlingek Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
William Mapother
Brit Marling
Kumar Pallana
Rupert Reid

[[Kategoria:Brit Marlingek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Kumar Pallanak Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Rupert Reidek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Mike Cahill Itzuli
Brit Marling Itzuli
[[Kategoria:Mike Cahillek Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Brit Marlingek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Edizioa Mike Cahill Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Fall On Your Sword Itzuli
Argazki-zuzendaria Mike Cahill Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Connecticut eta Counter-Earth Itzuli
Kanpo loturak
www.anotherearth.com

Another Earth 2011ko Mike Cahill estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko drama film independente bat da. Brit Marling, William Mapother eta Robin Lord Taylor aktoreek antzeztu zuten.

2011ko urtarrilaren 24an Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Rhoda Williams (Brit Marling) kosmoa ikertzeko zaletasuna eta asmoa duen 17 urtetako neska buruargi bat da, Massachusettseko Teknologia Institutua astrofisika programa batean ikasteko onartu berri dutenez bere lagunekin ospatu eta edan ondoren etxerako bidean alkoholaren eraginpean, bakarrik eta bere autoa gidatzen doala irratian eguzki sisteman Lurraren planeta bikoiztu bat topatu dutenaren albistea harriduraz entzungo du.

Une horretan, eta izarrei begira bere barne gogoetan doala, bidegurutze batean ustekabean stop bat gelditu gabe pasatu eta nahigabe bestaldean geldirik zegoen auto batekin aurrez-aurre talka egingo du. Beste autoan, John Burroughs (William Mapother) musikagile arrakastatsua, haurdun dagoen bere emaztea eta bien semea daude: kolpe itzelaren ondorioz John konorterik gabe gelditu eta gainontzeko bere senideak hilik geldituko dira, aldiz Rhoda lur jota eta zer egin jakin gabe geldituko da. Ondorioz, Rhoda atxilotua, epaitua eta espetxeratua izango da.

Lau urte espetxean eta isolaturik egon ondoren Rhoda aske geldituko da. Jada ez da etorkizun handia zuen neska hura eta institutu batean garbitzaile lana onartu beharko du. Lasterrera, bai Rhonda nahiz John, planeta berri hura topatu zuten gau hura neska gaztearen eta musikagilearen patuak zorigaiztoko istripuaren bidez elkartu zituela jabetuko dira.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]