Antonín Slavíček
Antonín Slavíček | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Praga, 1870eko maiatzaren 16a |
Herrialdea | Austria-Hungariako Inperioa |
Heriotza | Holešovice (en) eta Praga, 1910eko otsailaren 1a (39 urte) |
Hobiratze lekua | Olšanyko hilerria |
Heriotza modua | suizidioa: bala zauria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Míla Slavíčková (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | txekiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta artista bisuala |
Mugimendua | inpresionismoa |
Antonín Slavíček (Praga, 1870eko maiatzaren 16–Praga, 1910eko otsailaren 1) Txekiako margolari inpresionista izan zen. Bere lan gehienak ikuspegiak izan ziren.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1887an Pragako Arte Ederren Akademian sartu zen. Han Julius Mařák irakaslearekin ikuspegiak margotzen ikasi zuen. Mařákekin antza desadostasunak izan zituen eta, ondorioz, ikasketak behin baino gehiagotan gelditu zituen. 1899ko urrian Mařák hil zen, eta, ondoren, ikuspegien ikasketa utzi zuen.[1] August Švagrovský (1847-1931) lagun mina izan zuen eta bere lan asko erosi zizkion; ondoren, lan horietako asko Roudnice museora pasa ziren.
1908an emazte larri gaixotu zen. Bere osasuna hobetzeko asmoz Dubrovnikera joan ziren baina istripu batean margolariak besoa puskatu zuen. Hori nahikoa ez eta Eagle mendietara egin zuten bidaia batean, margolariak Zdobnice ibaian igeri egiten zuenean, buruko isurketa pairatu zuen; isurketaren ondorioz eskuineko aldea elbarritua gelditu zitzaion. Errekuperatzeko bolada luzea behar izan zuen eta, hala ere, ez zuen berriro ere ondo margotzea lortu. 1910eko otsailaren 1an tiro batez bere buruaz beste egin zuen.[2]
Haren alarguna, Bohumila, familiako adiskidea zen Herbert Masaryk margolariarekin berriro ere ezkondu zen. Haren semea Jan margolaria izan zen; beste semea Jiří gidoilari eta zuzendari ospetsua izan zen.
Lan ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iris, olioa kartoi gainean, 1893
- Hostišov, olioa oihal gainean, 1902, Pragako Galeria Nazionala
- Praga Ládvitik ikusita, olioa oihal gainean, 1908, Pragako Galeria Nazionala
- Saint-Guy, olioa oihal gainean, 1908, Pragako Galeria Nazionala
- Žamberkeko bidea, olioa oihal gainean, 1909, Pragako Galeria Nazionala
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Bidea euripean
-
Elizabeth zubia (1906)
-
Ekainaren eguna (1898)
-
Kameničkyren etxean (1904)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo-estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonín Slavíček |
- (Txekieraz):Slavíčeken lanak.