Anton Denikin

Wikipedia(e)tik
Anton Ivanovitx Denikin» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Anton Denikin
Anton Denikin 1918-1919.jpg
Bizitza
Jaiotza Włocławek1872ko abenduaren 16a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
Heriotza Ann Arbor1947ko abuztuaren 8a (74 urte)
Hobiratze lekua Donskoe Cemetery
Familia
Aita Ivan Efimovich Denikin
Ama Elizaveta Fyodorovna Denikin
Ezkontidea(k) Xenia Denikina
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea ofiziala eta idazlea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gradua teniente jeneral
Gatazka Lehen Mundu Gerra

Anton Ivanovitx Denikin (errusieraz: Анто́н Ива́нович Дени́кин, ɐnˈton ɪˈvanəvʲɪt͡ɕ dʲɪˈnʲikʲɪn ahoskatua; Włocławek, Varsoviatik hurbil, Errusiar Inperioa, 1872ko abenduaren 16a - Ann Arbor, Michigan, AEB, 1947ko abuztuaren 8a) errusiar jenerala izan zen.

Errusiarren eta japoniarren arteko Gerran (1904-1905) eta Lehen Mundu Gerran (1914-1916) hartu zuen parte. Errusiako behin-behineko gobernuaren aurka jardutea leporatu zioten, eta Kornilovekin batera atxilotu zuten, nahiz eta urte berean aske utzi (1917). Kornilovekin batera Armada Antikomunista antolatu zuen, eta hura hil zenean Kaukasoko iparraldea, Kharkiv eta Kiev okupatu zituen (1917). Mosku bera mehatxatu zuen, baina bere armadako gehienak ukrainarrak zirenez, ez zioten lagundu nahi izan, eta Denikinek hegoaldera, Krimeara, jo behar izan zuen 1920. urtean. Mendebaldeko Europan bizi ondoren, Estatu Batuetara erbesteratu zen, azkenik, 1945. urtean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anton Denikin Aldatu lotura Wikidatan