Edukira joan

Antonia Dell'Atte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonia Dell'Atte

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntonia Teodora dell’Atte Felle
JaiotzaOstuni1960ko otsailaren 9a (64 urte)
Herrialdea Italia
Familia
Ezkontidea(k)Alessandro Lecquio  (1987ko urriaren 12a -  1997)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmodeloa
Altuera180 zentimetro
Antonia Dell'Atte ohorezko kofrade, Bierzoko Botillo Kofradia Gastronomikoaren kofradian

Antonia Teodora Dell’Atte Felle (Ostuni, Brindisi, Italia, 1960ko otsailaren 9a) italiar modelo ohia eta aurkezlea da.[1]

Antonia Dell’Atte Giorgio Armaniren modelo eta musa ohia da. Estilista italiar famatuarekin lan egin zuen hiru kanpaina jarraietan: 1984/1985, 1985/1986, 1986/1987.[2]

1993an Franco Battiatoren Paixen Caffè abestiaren bideoan parte hartu zuen.

1998-1999 denboraldian, TVEren¿Qué apostamos?saioa aurkeztu zuen Ramon Garcíarekin batera, aurretik Ana Obregonekin aurkeztua.

2000. urtean, Dell’Atte berriro izan zen Armaniren irudia, Guggenheim museoetako estilistaren omenez antolatutako erakusketarako. Urte horretan argitaratu zuen bere lehen diskoa, He comprado un hombre en el mercado izenekoa.

2006an, Supermodelo programaren bertsio espainiarreko epaimahaikide izan zen.

2014ko uztailean, Dell´Atte hedabideetan agertu zen lehen aldiz, denbora luzez agertu gabe egon ondoren. Pasarela de Asfalto, Luxury Edition aldizkarirako elkarrizketa bat eman zuen, eta azala Víctor Cucart lagunarekin batera. Lortu zuen arrakasta handiaren aurrean, aldizkariak errotatibak martxan jarri behar izan zituen berriz, arrakasta bera lortu zuen bigarren edizioa zabaltzeko.

2018an, telebistara itzuli zen Cuatro katera Ven a cenar conmigo: Gourmet edition saioaren bidez, anfitrioi gisa aritzeko eta, aldi berean, Alba Carrillo, Fortu eta Óscar Martínezen mahaikide izateko. 2018an, MasterChef Celebrity telebista-saio ospetsuan ere parte hartu zuen, eta finalera iritsi eta hirugarren postuan geratu zen.

2020ko udan istripu larria izan zuen hondartzan eguzkitako batekin. Masailezurra berreraiki behar izan zioten.[3][4]

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987an Alessandro Lecquio ezagutu zuenean, utzi zuen bere modelo lana. 1987tik 1991ra bitartean ezkonduta egon zen,[5] eta Clemente Lorenzo Lecquio di Assaba izeneko semea izan zuen, 1988ko apirilaren 2an Turinen jaioa.[6]

1990etik, Fiaten exekutiboa zen Alessandro Lecquio traladatu zutenetik, Dell’Atte Espainian bizi da.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Antonia Dell’Atte compra un palacete-monasterio en su pueblo natal. .
  2. (Gaztelaniaz) RTVE.es. (2022-08-08). «Antonia Dell'Atte: así era de joven la musa de Giorgio Armani» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  3. (Gaztelaniaz) «Antonia Dell’Atte sufre un grave accidente con una sombrilla en la playa» La Vanguardia 2020-07-07 (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  4. (Gaztelaniaz) divino, Equipo. (2020-10-28). «Divinity - Moda, belleza, celebrities y tendencias» Divinity (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  5. González, David. (2020-07-18). «El verano más real de Antonia Dell' Atte: Su extraña visita a Jua» elcierredigital.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  6. a b (Gaztelaniaz) «La dura historia entre Antonia Dell'Atte y Alessandro Lecquio» Look 2018-11-02 (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]